Prentsa Aretoa
2016/11/30
Ahedok enplegu eskumen guztiak eskatu ditu Euskadirentzako, baita eskumen pasiboak ere
Enplegu eta Gizarte Segurantzako bozeramaileak lanpostuak sortzea proposatu du, langabetuentzako laguntzak hobetzeaz gain.
Nerea Ahedok Alderdi Sozialistak langabetuentzako babes neurriak proposatzeko aurkeztu duen interpelazioaren ondoriozko mozioa aprobetxatu du enplegu eskumen guztiak Euskadiko Gobernuari transferitu diezazkioten eskatzeko, baita eskumen pasiboak ere. Enplegu eta Gizarte Segurantzako bozeramaileak Euzko Abertzaleak Taldearen babesa eskaini dio langabezi egoeran daudenei babesa emateko eta Rajoyren aurretik zeuden estaldura tasak berreskuratzeko aurkeztutako ekimenari, baina babes sozialerako neurriei lanpostuak sortzea ere gehitzea proposatu du, aberastasuna lortu ahal izateko. “Enplegua sortu behar da, eta ez dira horretarako politikak sustatu”.
Ahedok egoera aprobetxatu du Eusko Autonomia Erkidegoarentzat helburu hau lortzeko tresna berriak eskatzeko. “Euskadin ahulenak babesteko, guztiei duintasunez bizitzeko baliabideak eskaintzeko eta aukerak emateko politikak sustatzen ditugu; solidarioa den gizartea sustatzen dugu, baina ez diruz lagundutako gizartea. Helburu horretan aurrera egiteko baliagarria izango litzaigukeen tresna lan esparruko eskumen guztiak Euskadiri transferitzea izango litzateke, baita eskumen pasiboak ere”, eskatu du; hau, senatariaren iritziz, “legea betetzea” baino ez litzateke izango.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19