Prentsa Aretoa

2016/12/05

Bildarratzek azalpenak eskatu dizkio Estatuko Gobernuari Guda Zibilean desagertutakoen inguruko biktimenganako duen pasibotasuna ikusita

Bozeramaile jeltzaleak guda eta osteko diktaduran desagertuak lurpetik atera ahal izateko indarrean dagoen aurrekontuan zenbateko partida aurreikusi duen galdetu du.

rss Ezagutzera eman
Bildarratzek azalpenak eskatu dizkio Estatuko Gobernuari Guda Zibilean desagertutakoen inguruko biktimenganako duen pasibotasuna ikusita

ARGAZKIA JAITSI

Guda Zibilean eta osteko diktadura garaian desagertutako pertsonei dagokienez, Memoria Historikoaren Legea betetzen ari den galdetu dio Jokin Bildarratzek Estatuko Gobernuari. Idatziz erantzuteko galdera biren bitartez, Justizia Batzordeko bozeramaile jeltzaleak aipatutako garaian “desagertutako pertsonak lurpetik ateratzeko indarrean dagoen aurrekontuan zenbateko partida aurreikusi duen" galdetu dio Mariano Rajoyren Exekutiboari; izan ere, presidenteak berak publikoki jakinarazi zuen bere egunean berak onartutako bost aurrekontuetako bakar batean ere ez zuela euro bakar bat ere zuzendu Memoria Historikoaren Legerako.

Horrez gain, Pablo De Greiffek adierazitako ondorioekin bat datorren ere galdetu dio, honek erantzukizun penal bati amnistia emateko lehenik eta behin erantzukizun hori zein den jakin behar dela esaten duenean, eta “horren ondorioz beharrezkoa egiten duela salatzen diren ekintzak ikertzea, eta Estatuko legedian ezerk ere ez duela horrelakorik eragozten”. Nazio Batuetako egia, justizia, ordaintza eta ez errepikatzea bermatzeko kontu hartzaile bereziak 2014ko uztailaren 22an Espainiaren inguruko misioan egindako txostenean argitaratu zuen analisi hau.

Ezagutu Gure Senatariak