Prentsa Aretoa
2016/12/11
Futbolariek egin lezaketen zerga iruzurrei aurre egiteko zer neurri hartuko duen galdetuko dio Bildarratzek Rajoyri
EAJren bozeramaileak goi mailako kirolari batzuen aurkako ikerketek sortu duten jakin mina eramango du Senatura Gobernuko Presidenteari galdera hau zuzenduz.
“Estatuko Gobernuak zer neurri hartuko du aberastasun handietan, tartean zenbait kirolarik izenpetzen dituzten milioi askoko kontratuetan eman litezkeen zerga iruzurrak ekiditeko?” Ahozko galdera hori luzatuko dio Senatuko Euzko Abertzaleak Taldeko bozeramaileak Mariano Rajoy Gobernuko Presidenteari asteartean egingo den Gobernua Kontrolatzeko saioan. Honenbestez, Jokin Bildarratzek hiritar askoren artean sortu den jakin mina Goi Ganberara eramango du; hain zuzen ere, Madrilgo Fiskaltza Probintzialak, ustez, diru kopuru handiko zerga delituak egiteagatik goi mailako zenbait kirolariren aurka jarritako salaketek eta agindutako ikerketek, eta prentsan argitaratutakoaren arabera beste futbolari batzuek ere egin ahal izan dutenek, sortu duten jakin mina.
“Ezin daiteke onartu pertsona hauek, idoloak izateagatik, hiritar guzti-guztiok ditugun zerga erantzukizunak saihestu ditzatela; are gutxiago, idolo izateagatik hainbeste pertsonaren eredu direnean, batez ere haurren eredu”.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19