Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2016/12/13

Futbolarien zerga iruzurrei aurre egiteko behar diren baliabideak zuzendu ez izana leporatu dio Bildarratzek Rajoyri

Bozeramaileak lehiaketara ere eraman du iruzurra, “legezkoak ez diren bideak erabiltzen dituzten taldeak daudelako, horrela besteekiko abantailarekin lehiatuz, kirol eta ekonomia aldetik ondorioak ere izanik”.

rss Ezagutzera eman
Futbolarien zerga iruzurrei aurre egiteko behar diren baliabideak zuzendu ez izana leporatu dio Bildarratzek Rajoyri

ARGAZKIA JAITSI

Goi mailako zenbait kirolarik egin lezaketen zerga iruzurrei aurre egiteko baliabide nahikorik ez zaiola zuzentzen erakusten dute datuek, Jokin Bildarratzek Mariano Rajoyri gogoratu dionez. EAJren bozeramaileak aberastasun handietan, tartean zenbait kirolarik izenpetzen dituzten milioi askoko kontratuetan eman litezkeen zerga iruzurrak ekiditeko Estatuko Gobernuak zer neurri hartuko duen galdetu dio Presidenteari, izan ere, “zuen kontrolari ihes egin dioten jarduerak gertatu badira, horrek esan nahi du sistemak ez duela zuk sinestarazi nahi diguzun beste ondo funtzionatu”, leporatu dio.

Rajoyk arlo honetan Gobernuak egindako ekimen sorta aipatu arren, bozeramaile jeltzalearen iritziz, “arraroa” da inork ez antzematea zein kontraesankorra zen jokalari batzuek erakutsitako nabarmenkeria, errenta aitorpenean “irudi kontzeptuan kopuru barregarriak ordaintzen zituzten bitartean; irudi eskubideak, gainera, oso prezio merkean saltzen zizkietenak askotan bestelako jarduerarik ez zituzten enpresei”; hori dena, “autonomoa eta kaleko hiritarraren atzetik aritzen den bitartean”, konparatu du.

Bildarratzek balizko iruzurra kirol lehiaketara ere eraman du, “lehiaketa bera fatsutzen delako legezkoak ez diren bideak erabiltzen dituzten taldeak daudelako, horrela besteekiko abantailarekin lehiatuz, kirol eta ekonomia aldetik ondorioak ere izanik”. Senatari jeltzaleak komunitate terminoa erabili du, komunitate baten partaideek dituzten kide guztiek dituzten betebeharrak azpimarratzeko. “Komunitate bakoitzak bere ordezkariak eta bere liderrak ditu, baita ikonoak ere, baina hauek eredugarriak izan behar dira; hor sartzen gara bai politikook, bai futbol jokalariak ere”.

Ezagutu Gure Senatariak