Next Euskadi
Alderdi Eguna 2019

Prentsa Aretoa

2016/12/15

Bildarratz berriro izendatu dute Erkidegoaren senatari

Eusko Legebiltzarrak Jokin Bildarratz berriro izendatu du senatari; honenbestez, aurreko legealdian bete zuen lanarekin jarraituko du. “Euskal erakundeen eskumenak ez direla inbadituko bermatzen jarraituko dugu”, baieztatu du.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Jokin Bildarratz senatari autonomiko izendatu du Eusko Legebiltzarrak gaur goizean egin den osoko bilkuran, EAJko legebiltzarkideen botoei esker. Honenbestez, aurreko legealdian bete zuen Gasteizko Parlamentuaren ordezkaritza lanarekin jarraituko du Bildarratzek, hain zuzen ere 2012ko azaroan hasi zen X. legegintzaldian.

Senatari jeltzaleak Euzko Abertzaleak EAJ-PNV Talde Parlamentarioko bozeramaile moduan helburu izango dituen asmoen berri eman du. “Gorte Orokorretan euskal erakundeei dagozkien eskumenak inbaditzeko saiakerarik egingo ez dela bermatzeko lanean jarraituko dugu”, aurreratu du bere izendapenaren ostean. Orain arte izandako esperientzian Talde Parlamentarioen ekimenek askotan esku-sartzeak ekartzen dituztela egiaztatu du Bildarratzek. “Handiustekoa dirudien arren, EAJk baino ez du zaintzen euskal marko instituzionala errespetatua izan dadila, beste batzuek Estatu mailako alderdien estrategiei men egiteko joera duten bitartean”.

Urkullu Lehendakariak urtarrilean Senatuan egingo den Autonomia Erkidegoetako presidenteen Bilerara ez dela joango iragarri du, Euskadi eta Estatuaren artean berriz ere aldebiko harremana martxan jartzeko beharra ikusten duelako. Bildarratzek ere pentsaera horri heldu dio, Euzko Abertzaleak Taldearen helburua “gure Autogobernuaren singulartasuna defendatzen jarraitzea” dela jakinaraziz; “Estatuarekiko elkarrizketak eta adostasunak berdinen artekoak izango direla bilatuz”.

Kongresuan ez bezala, Alderdi Popularrak Senatuan duen gehiengo osoak mugatu egingo du gainontzeko indar politikoen eragina; dena dela, Bildarratzek alderdi nagusienaren ekimen legegile eta exekutiboa kontrolatzeko lan zorrotza egingo duela aurreratu du. “Alderdi Popularrak oraindik ere gehiengo osoa duela uste du, baina geometria aldakorraren kontzeptua onartu beharko du, eta ez dago horretara ohitura. Jarrera aldatu beharra du, eta Senatuko jarduera aproposa izango da benetako jarrera aldaketa izan duten ala Kongresuan gehiengo osoa galtzearen eraginez beharrizanak eragindako aldaketa baino ez den”. Rajoy presidente hautatu ostean, eta fokua aurrekontuan jarrita dagoela, Bildarratzen iritziz “kontuez haratago, legegintzaldi osoaren gestioa zaila izango da; oso garrantzitsuak diren lege proiektuak ere eztabaidatu beharko dira, beraz, ematen duen baino erakargarriagoa izango da”.

Next Euskadi
  • Jokin Bildarratz

    Jokin Bildarratz

    Senatuko Euzko Legebiltzar Taldearen bozeramailea

    SARTU

  • Nerea Ahedo

    Nerea Ahedo

    Senatuko Euzko Legebiltzar Taldea

    SARTU

  • Mª Dolores Etxano

    Mª Dolores Etxano

    Senatuko Euzko Legebiltzar Taldea

    SARTU