Prentsa Aretoa
2016/12/20
Euskadin Gobernuaren Ordezkari kargua kentzea eskatu dio Gallastegik Barne Ministroari
Senatariak Gobernuari kontrola egiteko saioan egin du eskaera, Carlos Urquijok ‘top manta‘ delako postu batean disko bat erosteagatik azalpenak eskatu dizkion bitartean.
Victoriano Gallastegik Euskadin Gobernuaren Ordezkari kargua kentzea eskatu du. EAJren senatariak Gobernuari kontrola egiteko saioan izan duen galderarako txanda aprobetxatu du Juan Ignacio Zoido Barne Ministroari eskaera egiteko. “Ez du ezer onik ekartzen ez Euskadirentzat, ez Espainiarentzat”, iritzi dio gobernu ordezkaritza karguari buruz.
Senatari jeltzaleak hitza hartu du Barne arloko arduradun nagusiari “Euskadin Estatu espainiarrak duen goi kargu honek egin duen legez kanpoko ekintza honen aurrean Estatuko Gobernuak zer neurri hartuko duen” galdetzeko, Carlos Urquijo eta bere familia ‘top manta’ delako postu batean disko bat erosten ari zireneko unea agertzen duen argazkia prentsan argitaratu eta gero. “Gobernuaren ordezkariak eman duen irudia politikoki gaitzesgarria da, are gehiago legalitatea sutsuki defendatzen duen pertsona bat denean”, aipatu du Gallastegik. Senatariaren iritziz, ordezkariak emandako aitzakiak “desegokiak” dira, izan ere, ekintza hura “Carlos Urquijo moduan, eta ez Gobernu ordezkari moduan” egin zituela argudiatu zuen. “Bere karguarekin batera doa gizartearen aurrean pertsona eredugarria izatea, besteei exijitzen dizkiozuna emanez, lanorduetan izan zein lanorduetatik kanpo, jendaurrean behintzat”.
Bere erantzunean, barne Ministroak argi utzi du ez duela “inolako erantzunik hartuko Urquijoren postuari dagokionez”, honek eman dituen azalpenak “nahiko” izan direla iritziz. Zoidok nahiago izan du beste aspektu bat baloratzea, “Euskadin bizi den garai berria; hainbeste urte terrorismoarekin izan eta gero, Bilboko eremu guztietatik askatasun osoz ibili ezinik izango zeneko garaia”, eta ekintzaren ardura “akats bat egin duten neska batzuei” egotzi die, nahiz eta ekimen hori aprobetxatzea “euren aitak ondorioak ordain ditzan eta Gobernuaren ordezkariaren figura kentzea eskatzeko ekintzak okertzea da”, ministroaren iritziz.
Aldi berean, azken adierazpenetan Urquijo erakusten ari den posizio berria, “elkarrizketarako irekiagoa”, aurrerapausoa da Gallastegiren ustetan. “Sekula ez da berandu; eta, horrela pentsatzen badu, jarri dituen helegiteak kendu beharko lituzke, elkarrizketa modu positiboan hasteko”.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19