Prentsa Aretoa

2017/01/19

Bildarratzek gaixo dauden euskal presoen egoeraren inguruko informazioa eskatu dio Estatuko Gobernuari

EAJren bozeramaileak sendaezinak diren gaixotasunekin zenbat preso dauden kartzelan zehaztu diezaion galdegin dio Exekutiboari.

rss Ezagutzera eman
Bildarratzek gaixo dauden euskal presoen egoeraren inguruko informazioa eskatu dio Estatuko Gobernuari

ARGAZKIA JAITSI

Estatu espainiarreko kartzeletan sendaezina den gaixotasun larriren bat duen euskal presorik dagoen ala ez jakinaraztea exijitu dio Jokin Bildarratzek Estatuko Gobernuari. Idatziz erantzuteko galdera baten bitartez, Euzko Abertzaleak Taldeko bozeramaileak Exekutiboari eskatu dio, horrela balitz, zehaztu diezaion zenbat preso dagoen egoera horretan, legearen arabera, espetxetik ateratzeko eskubidea izango lukeelako.

ETAko presoen egoerara mugatuz, senatari jeltzalearen iritziz, sendaezinak diren gaixotasunak dituzten presoak libre utziz, gainontzekoak Euskadiko espetxeetara hurbilduz gertatuko litzatekeen bezala, “Estatuko Gobernuak aurrerapausoak emango lituzke erakunde armatuaren amaiera lortzeko bidean, gaur egungo legeriatik atera behar izan gabe”. Bildarratzen aburuz, Exekutiboak “Jose Maria Aznarren bigarren legegintzaldian hartu ziren salbuespen neurriei amaiera eman beharko lieke, hain zuzen ere, Alderdi Popularrak Alderdi Sozialistarekin batera adostu zituen neurriei; ez geunden ados orduan eta ez dute zentzurik orain, ETAk su-etena deklaratu ostean. Garai hau erabat desberdina da; gaur egungo politikak ezin dira izan jarduera armatuaren behin betiko etenaren aurrekoak izan zirenak”.

Ezagutu Gure Senatariak