Prentsa Aretoa

2017/01/23

Irungo erdiguneko trenbide eremuaren birmoldaketa martxan jartzea eskatu dio Iparragirrek Sustapen Ministroari

Bozeramaile jeltzaleak Bergarako Korapilorako dagoen Europako laguntzak galtzearen arriskuaz ohartarazi dio De la Sernari, eta lanen plangintza serioa exijitu dio.

rss Ezagutzera eman
Irungo erdiguneko trenbide eremuaren birmoldaketa martxan jartzea eskatu dio Iparragirrek Sustapen Ministroari

ARGAZKIA JAITSI

Maria Eugenia Iparragirrek Irungo erdigunean dagoen trenbide eremuaren birmoldaketa martxan jartzeko protokoloa berriz ere aktibatzeko exijitu dio Iñigo De la Serna Ministroari. Sustapen arloko arduradun nagusiak gaur Senatuan egin duen agerraldian, “aipatutako protokoloa duela sei urte sinatu zen eta, hortaz, berriz ere martxan jarri behar da” gogorarazi dio bozeramaile jeltzaleak.

Herriaren erdigunean dagoeneko erabilgarri ez dagoen trenbide eremu handi hau berreskuratzea Gipuzkoako jarduera urbanistiko handienetako bat da, senatari irundarraren esanetan, eta Ministroari jakinarazi dio “53 hektareako orban horren berreskurapena berriz ere aktibatzeko giltza Sustapen Ministerioak eta Zerga Administrazioko Estatu Agentziak dute, hauek direlako orubearen jabeak”.

Hondarribiko aireportuaren inguruan, Iparragirrek informazioa eskatu dio Ministroari, “zehaztasun osoz jakinarazi dezan nolako ondorioak izango dituen Europako segurtasun arautegira egokitzeak, aireportuaren etorkizuna aurreikusi ahal izateko. Azpiegitura hau klabea da; bertako lanpostuak mantentzea edo gehitzea klabea da”, iritzi dio.

Senatari jeltzaleak, bestalde, abiadura handiko trena ere hartu du gaitzat, De la Sernari Bergarako Korapiloa delako lanak aurreikusitako epearen barruan amaitu ezean Europako Batasuneko laguntzak galdu ahal direla ohartaraziz, laguntza hau aurrekontu osoaren %40koa dela gogoratuz. “Europak dagoeneko egin du ohartarazpen tekniko bat”. Hori dela eta, Iparragirrek lanen planifikazio serioa  exijitu du, izan ere “Gobernuan bost urte egon ostean, zuek zarete zuen herentziaren erantzuleak, Gobernuak hartu dituen edo hartu ez dituen erabakiek sortu dutelako gaur egun egoera honetan izatea”.

Ezagutu Gure Senatariak