Prentsa Aretoa
2017/01/24
Garai berrian gaudela ekintzekin frogatzea eskatu dio Cazalisek Gobernuko presidenteordeari
Autonomia Erkidegoetako Batzordeko bozeramaile jeltzaleak berau Hamargarren Legegintzaldian bakarrik hiru aldiz batzartu izana kritikatu dio Saenz de Santamariari, horietako bitan arautegiak behartuta eta PPren babesik gabe.
Jose Maria Cazalisek Gobernuko Presidenteorde eta Presidentziarako eta Lurralde Administrazioetarako Ministroak Autonomia Erkidegoetako Batzordean egin duen agerraldia aprobetxatu du “ekintzekin, hitz onekin egiteaz gain, benetan garai berrian gaudela konbentzitu gaitzan, eta PP eta Gobernuaren oraingo jarrera ez dela bakarrik egoeraren araberakoa”.
Soraya Saenz de Santamariak Estatuaren ereduan aurrera egiteko laguntza emateko asmoa eta iritziak entzuteko agertutako enpatiaren aurrean, senatari jeltzaleak bere zalantzak azaldu ditu. “Gaur egun, Euzko Abertzaleak Taldeak etorkizuna aztertzeko dituen datu bakarrak X. legealdian zehar egin dituzuen ekintzak eta agertu duzuen jarrera baino ez dira. Eta horrek ez gaitu lasaitzen”. Alderantziz, EAJren ordezkariak azaldu duenez, “1978ko Konstituzioa eta 1979ko Gernikako Estatutuaren ostean Estatuko lurralde eredua tunel amaiezina bihurtu da eta, tunel horren amaierako argia ikusi nahiko bagenu ere, zoritxarrez argi hori beste tren birzentralizatzaile baten argia baino ez dela uste dugu, erkidego historikoen autogobernurako asmo eta aukerak zapalduko dituen tren baten argia”.
Erkidegoen arloan Gobernuak eta Talde Popularrak gauzatu dituen ekintzak gaitzetsi ditu Cazalisek, eta horretarako gogoratu du “Hamargarren Legegintzaldian ez dela egon lege proiektu edo lege dekreturik konpetentzia gatazkarik planteatu ez duenik, are gehiago Katalunia eta Euskadiko Estatutuei dagokienez, Talde guztiek aldetik, gainera”. Bozeramaile jeltzaleak gogoratu ditu, baita ere, Gobernuak jarritako helegiteak “Euskadiko konpetentzien garapen librea oztopatzeko” edo Gobernu bien arteko elkarrizketarako bide baliagarrien gabezia, “hainbeste alditan eskatu ditugun bideak lehen bai lehen konpondu beharreko gai garrantzitsuei ekiteko: kupoaren eguneraketa, bake eta elkarbizitzarako aspektuak, ETAren arma uztea edo espetxe politika”, Gernikako Autonomia Estatutua ez dela betetzen ari ere gogoratuz. “Horixe izan da zuen Gobernuak azken bost urteotan Estatuaren lurralde integrazioa gorde eta pizteko erakutsi duen interesa eta espiritua. Batzorde honetan eta Ganbera honetan”, aurpegiratu dio presidenteordeari.
Autonomia Erkidegoetako Batzordera mugatuz, Saenz de Santamariak honi bere hitzaldian eman dion garrantzia kritikatu du bozeramaile jeltzaleak, kontuan hartuta Talde Popularrak orain arte eman dion garrantzia ikusita. “Hamargarren Legegintzaldian bederatzi aldiz batzartu da; sei prozedura gaiengatik eta bakarrik hirutan gai zehatzak lantzeko, horietako bitan arautegiak behartuta eta PPren babesik gabe”.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19