Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2017/01/26

Defentsa Ministerioak Loiolako kuartel militarreko lurzoruak Donostiako hiriari itzultzeko eskaera Senatura eraman du Gallastegik

Horrez gain, Defentsa Batzordeko EAJren bozeramaileak, armadak maniobrak egin behar dituenean hauek hartuko dituzten udalerriei noiz egin behar dituzten jakinarazi diezaiela exijitu dio Ministerioari.

rss Ezagutzera eman
Defentsa Ministerioak Loiolako kuartel militarreko lurzoruak Donostiako hiriari itzultzeko eskaera Senatura eraman du Gallastegik

ARGAZKIA JAITSI

Victoriano Gallastegik Defentsa Ministerioak Loiolako kuartel militarreko lurzoruak Donostiako hiriari itzultzeko Udalak egin duen eskaera Senatuko arloko Batzordera eraman du gaur Victoriano Gallastegik. Bozeramaile jeltzaleak azaldu duenez, instalazioak “ia okupaziorik gabe daude”, eta Gobernuari eskatu dio akordio batera hel dadila Donostiako Udalarekin kuartelen lurzorua okupatu ahal dezan eta bertan gizartearen mesederako izango litzatekeen garapen urbanistikoa gauzatu ahal izateko; babes ofizialeko etxeak eraikiz, berdeguneak egokituz, kirol instalazioak jarriz edo bestelako okupazioetarako erabiliz. “Aurreko garaietan lur hauen okupazioagatik egin duten sakrifizioaren ordainetan izango litzateke”, iritzi dio Gallastegik.

Bestalde, senatari jeltzaleak, armadak maniobrak egin behar dituenean hauek hartuko dituzten udalerrietako Udalei kasu bakoitzean noiz egin behar dituzten jakinarazi diezaiela exijitu dio Maria Dolores de Cospedalek zuzentzen duen Ministerioari. “Ministerioak ez du Udalen baimenik behar horretarako, baina politikoki etikoa izango litzateke asmoak jakinaraztea, honenbestez Udalek herritarrak ohartarazi ahal izango lituzkeelako ezustekoak, urduritasunak, haserreak eta kezkak saihestuz”.

 

Ezagutu Gure Senatariak