Prentsa Aretoa

2017/02/19

Maria Dolores Etxanok Birjarpen Tasa ken dezala exijituko dio Estatuko Gobernuari

EAJren Ogasun eta Funtzio Publikoko bozeramaileak Autonomi Erkidegoek beharrezkoak irizten dioten zerbitzuak eman ahal izateko egoki irizten dioten lan eskaintza publikoen deialdiak egin ahal izatea eskatzen du.

rss Ezagutzera eman
Maria Dolores Etxanok Birjarpen Tasa ken dezala exijituko dio Estatuko Gobernuari

ARGAZKIA JAITSI

Maria Dolores Etxano Ogasun eta Funtzio Publikoko Ministroari zuzenduko zaio datorren asteartean Estatuko Gobernuak Administrazio eta erakunde publiko guztiei Birjartze Tasa kentzeko borondaterik duen ala ez galdetzeko. Otsailaren 21ean Senatuan egingo den Gobernua Kontrolatzeko saioan, ekonomia arloko EAJren bozeramaileak aipatutako tasa kentzea planteatuko du, Autonomi Erkidegoek beharrezkoak irizten dioten zerbitzuak eman ahal izateko egoki irizten dioten lan eskaintza publikoen deialdiak egin ahal ditzaten. Gaur egun indarrean dagoen Birjartze Tasarekin ezin da horrelakorik egin, erakunde interesdunek defizit eskaerak bete arren edo, Euskadiren kasuan bezala, norbere burua finantzatzeko gaitasuna izan arren.

Ezagutu Gure Senatariak