Prentsa Aretoa

2017/02/22

Iparragirrek eskatu dio Estatuko Gobernuari ez ditzala bekak homogeneizatu aurrera gehien egin dutenen baldintzak kaltetuz

Senatari jeltzaleak gaitzetsi egin du Euskadiko beka sistemaren aurka helegitea jarri izana “zuek egiten ez duzuena egiten saiatzen direnei barrikadak jarriz”.

rss Ezagutzera eman
Iparragirrek eskatu dio Estatuko Gobernuari ez ditzala bekak homogeneizatu aurrera gehien egin dutenen baldintzak kaltetuz

ARGAZKIA JAITSI

Maria Eugenia Iparragirrek Madrilgo Gobernuak Euskadiko beka sistemaren aurka helegitea jarri izana gaitzetsi du, Estatuko gainontzeko lurraldeekin homogeneizatzeko asmoz. Hezkuntza arloko bozeramaile jeltzalearen iritziz, “homogeneizatu nahi baduzue, hobetuz egin ezazue; ez da onargarria atzean geratu diren Autonomia Erkidegoak aurrera egin duten edo egin nahi dutenen balazta izatea”.  

Lurraldeen errealitate desberdinak onartu arren, senatari irundarraren arabera, EAJk “minimo horiek garatzeko lortutako eskumena hortik abiatu eta aurrera jarraitzeko eskumen modura” ulertzen du; “zuei, ostera, ez zaizue ondo iruditzen gobernu batzuek aurrera egin nahi izatea babes-sozialean”. Honi lotuta, Iparragirrek “zuek egin ez eta besteak saiatzen direnean, bidean barrikadak jartzea” leporatu dio Exekutiboari, jarrera hau “kaskarkeria” dela iritziz.

Alderdi Sozialistak Gobernuari unibertsitaterako eta ikasketarako beka arloan neurriak har ditzan aurkeztu duen mozioaren eztabaidan, Iparragirrek laguntza hauek defendatu ditu “haur guztiek ikasteko duten eskubide moduan; hain zuzen ere hainbeste goraipatzen duzuen Konstituzioaren 27.artikuluak aitortutako eskubidea bermatzeko”. Horrez gain, sari/zigor binomioan oinarritutako bekak errefusatu ditu. “Ikasketa beka bat ematen denean nota minimo bat eskatzea arauak berak duen helburuaren aurka joatea da”.

Ezagutu Gure Senatariak