Prentsa Aretoa
2017/02/28
EAJk ez du parte hartuko Senatuak egingo duen Auzitegi Konstituzionalerako magistratuen izendapenean epaitegi “partziala” dela irizten diolako
Jokin Bildarratzek aurreratu duenez, alderdi jeltzaleak ez du parte hartuko ez Izendapenen Batzordean ezta Osoko Bilkuran ere tramite hau eztabaidatzen denean.
Senatuko Euzko Abertzaleak Taldeko bozeramaileak aurreratu duenez, EAJk ez du parte hartuko Auzitegi Konstituzionaleko kide izateko Goi Ganberari dagozkion lau magistratuen izendapena egiteko prozesuetan. Jokin Bildarratzek azaldu duenez, jeltzaleak ez dira izango gaur eta bihar ordezkariak hautatzeko egingo den Izendapenen Batzordean eta datorren astean hauek berresteko izango den Osoko Bilkuran tramite hau eztabaidatzen denean Auzitegi Konstituzionala epaitegi “partziala” dela irizten diolako.
Lege Nagusia interpretatzeko ardura nagusia duen erakundeak erakutsi duen independentzia urria azaltzen duten zenbait adibide aipatu ostean –bere egunean PPko kidea den Perez de los Cobos presidente izatea edo Kataluniako lurralde gatazka oztopatzen betetzen ari den papera-, Bildarratzek Estatuko Gobernuan dagoen alderdiari anomalia demokratiko hau zuzen dezala eskatu du. “Alderdi popularrak gizartearekin duen zor handienetako bat konpondu beharra du, hain zuzen ere, hiritarrei justizia benetan independentea dela helaraztea”, iritzi dio oraintsu gertatutako gatazka batzuk gogoratuz –Estatuko Fiskal Nagusiaren eta Murtziako Fiskal Nagusiaren ordezkapenak-.
Auzitegi Konstituzionalaren magistratuen aukeraketa prozesu berria behar den ala ez galdetu diotenean, EAJren bozeramaileak gaur egungo sistemarekin ados ez dagoela onartu du, eta politikoki “orekatua” izan dadila eskatu du. Horrez gain, izendapenetarako prozeduretan parte hartzeko denbora gutxiegi dagoela iritzi dio, kargurako pertsonarik egokienak aukeratzeko banan-banan lan egin beharrean. Gainera, magistratuen adinari eta generoari dagokionez ematen diren desorekak konpontze aldera, azterketa bat egitea proposatu du.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19