Prentsa Aretoa

2017/03/06

EAJk gas natural likidotua erregai moduan erabiltzeko itsasontziak egokitzeko arautegia berraztertu dezala eskatu dio Madrilgo Gobernuari

Euzko Abertzaleak Taldeak helburu hori lortzeko laguntza ekonomikoak ezarri daitezela ere proposatu du.

rss Ezagutzera eman
EAJk gas natural likidotua erregai moduan erabiltzeko itsasontziak egokitzeko arautegia berraztertu dezala eskatu dio Madrilgo Gobernuari

ARGAZKIA JAITSI

Euzko Abertzaleak Taldeak gas natural likidotua (LNG) erregai moduan erabiltzeko itsasontziak egokitzeko arautegia berraztertu dezala eskatu dio Estatuko Gobernuari. Gaur arratsaldean egindako Ekonomia, Industria eta Lehiakortasun Batzordeko bileran, Maria Dolores Etxano senatariak armadoreei gaur egungo itsasontziak  LNG erregai moduan erabili ahal izateko motorren egokitzapena errazteko lehentasunezko kreditu-lerroak, eta laguntza eta salbuespen publikoak zehaztea eta ezartzea ere eskatu du.

Jeltzaleen eskariak itsasontziek gas naturala erregai moduan erabiltzearen inguruko ponentziatik ateratako txostenean jasotzen dira, hain zuzen ere Senatuko Euzko Abertzaleak Taldeak proposatutako ponentziatik. Eskaera nagusia Madrilgo Exekutiboak “ontzien ‘eraldaketa handia’ deritzonaren inguruko arautegia berraztertu dezala” da; Jose Maria Cazalisek erregistratu zuen moduan (Energia eta Industria arloko bozeramaile jeltzalea zena Ministerio eta Batzordeen berregituraketa egin arte), “beharrezkoa da, LNG erregai moduan erabiltzeko egokitze aldera, eraldaketa honek itsasontziaren baldintza orokorren aldaketarik ez suposatzea, eta eraldaketaren aurretik ontziak izan dituen segurtasun, ingurumen edo beste edozein motatako arautegien aplikazioa bere horretan jarraitzea”.

Gas natural likidotuak negutegi efektua sortzen duten gasen isurketa tasak modu nabarmenean gutxitzen ditu, eta ekonomikoki aukera merkeagoa eta egonkorragoa da. Dena dela, helburu hauek ezin dituzte bete gaur egungo motor eta erregaiak erabiltzen dituzten ontziek, eta ez lituzkete beteko Europako Batasunak zein itsas garraioa arautzen duten nazioarteko erakundeek ezarritako kontrolak. Horregatik, “beharrezkoa da gasaren erabilera kontuan izatea ontzi berriak eraikitzerakoan, baina baita eginda dauden itsasontzien egokitzapena erraztea ere; honek, arazo ekonomikoez gain, arazo tekniko eta legezkoak ere eragiten ditu, arazo handiak, eta hauei irtenbideak bilatu behar zaizkie”, jakinarazi dute EAJtik.

Ezagutu Gure Senatariak