Prentsa Aretoa
2017/03/07
Cazalisek hegaluzearen arrantza kopuruaren historikoan oinarritutako kuotak ezartzea exijitu du Kantauriko flota ez kaltetzeko
EAJren senatariak ohartarazi dio Garcia Tejerina Ministroari espeziea dagoeneko Kanarietara heltzen ari dela eta, “orain hasita mugarik gabe arrantzatu ahal bada, kuota gutxi geratuko da ekaina eta azaroa bitarterako Kantauri itsasoan”.
Jose Maria Cazalisek hegaluzea arrantzatzeko kuota zentzudunak adostea exijitu dio Nekazaritza eta Arrantza, Elikadura eta Ingurumen Ministroari iaz Kantauriko arrantzaleei eragin zitzaion kaltea berriz errepikatu ez dadin. Izan ere, espezie honen arrantza sasoia irailean itxi zen, historian lehen aldiz, Estatu espainiarrari zegokion kuota agortuta zegoelako ordurako. Kuota hau bakarra da Estatu osorako eta horretaz baliatu ziren hegoalderago dauden Erkidegoetako flotak, izan ere atuna hegoaldetik iparralderantz mugitzen delako, hauek ‘arrantza olinpiko’ delako honetara gehitu zirelako. Horrez gain, “baxurako arrantzaren kuota beste flota batzuei mesede egiteko trukerako tresna moduan” ez erabiltzeko eskatu dio Madrilgo Gobernuari, “horrekin itsasoko jendearen arteko gatazkak baino ez dituelako sortuko”.
Gaur egin den Gobernua kontrolatzeko saioan, EAJren bozeramaileak gogoratu dio Isabel Garcia Tejerinari sortutako kaltea, arrantzaren kuotaren “ezusteko gutxitzeak” eragindakoa izateaz gain, egoeraren desoreka eragin zuten “distortsio batzuen” ondorioz izan zela. Cazalisek adibide batzuk aipatu ditu: urrutiko iparraldean arrantzan aritzeko baimena zuen flotak hegaluzea harrapatzea nahiago izan zuela, edo Kanarietako ontziek azken hamabost urteotan oinarritutako historikoa baino bost bider hegaluze gehiago harrapatu zuela, esate baterako. Horregatik, Estatuko Gobernuari exijitu dio “zentzuzko kuota sistema ezartzea: itsasontzien araberakoa, floten araberakoa, daten araberakoa…”, aipatu du, bide batez, hegaluzearena floten arabera arautzen ez den arrantza garrantzitsu bakarra dela gogoratuz.
Ministroaren arabera, aurtengoa “flota guztientzako beste hegaluze izango duen kanpaina izango da, aldez aurretik itxi beharra ekidingo duena”, nahiz eta Cazalis ez den horrekin ados egon. “Datozen bi urteotarako aurreikuspenak ez dira iazkoak baino hobeak”, azaldu du senatari jeltzaleak. Dena dela, Garcia Tejerinak aurreratu duenez, Ministerioa “lanean ari da arrantza hau arautzeko, horrela hegaluzearen kanpainan parte hartzen duten flota mota guztiei dagokien kuota aldez aurretik jakin ahal izango da”.
Ordezkari jeltzaleak garrantzi berezia jarri du Ministerioak arrantza kopuruaren historikoa kontuan har dezan, horrekin floten ‘egonkortasun erlatiboa’ bermatzeko, hegaluzearekiko mendekotasun gehien dutenen beharrizanak kontuan hartuz. “Euskadiri dagokionez, kanpaina honek kazako arrantzaren %70-80 inguru suposatzen du, eta amuzki bizia erabiltzen dutenaren %50-60 ingurukoa”.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19