Prentsa Aretoa

2017/03/08

Iparragirrek salatu duenez, Estatuko Gobernuak ez du Hizkuntza Gutxituen Gutuna betetzen eta euskararen erabilera bermatzeko ez du pausorik ematen

EAJren senatariak gogoratu du Konstituzioak ere onartzen duela hizkuntza koofizialek babes berezia behar dutela “baina Gobernuak kontrakoa egiten du; ez ditu haien eskubideak errespetatzen”.

rss Ezagutzera eman
Iparragirrek salatu duenez, Estatuko Gobernuak ez du Hizkuntza Gutxituen Gutuna betetzen eta euskararen erabilera bermatzeko ez du pausorik ematen

ARGAZKIA JAITSI

Maria Eugenia Iparragirrek Estatuko Gobernuak Hizkuntza Gutxituen Europako Gutunaren edukiak ez dituela betetzen salatu du, Estatuaren Administraziotik hiritarrek arlo publiko zein pribatuan euskara erabiltzeko duten eskubidea bermatzeko “inolako pausorik ez dela eman” iritzita, Gutunean hizkuntza koofizialeetarako Estatu espainiarrak onartu zuen bezala.

Alderdi Popularrak Gobernuari gaztelania bultzatzeko eta sustatzeko neurriak har ditzan aurkeztu duen mozioaren harira, EAJren senatariak bere garrantzia onartu duen arren, “erakundeen bultzadari ez duela behar” iritzi dio, “oso bermatuta dagoen hizkuntza delako”; horregatik, ekimenaren aurka bozkatu du.

Gainera, ekimenak Estatuan hitz egiten diren gainontzeko hizkuntza koofizialak aipatu ere ez egitea gaitzetsi du, hain zuzen ere gaztelaniak baino babes handiagoa behar dutenak. “Europako Gutunak arriskuan dauden hizkuntzak babesteko konpromisoa jasotzen du; Konstituzioak hizkuntzen koofizialtasuna eta babes berezia behar duen kultur ondarea direla aipatzen du, baina Gobernuak kontrakoa egiten du; ez ditu hizkuntza koofizialen eskubideak errespetatzen”.

Ezagutu Gure Senatariak