Prentsa Aretoa

2017/03/17

Bildarratzek udal mailako herri galdeketen inguruan duen iritzia eman dezala exijituko dio Rajoyri

Asteartean egingo den Gobernuaren Kontrolerako saioan, EAJren senatariak Madrilgo Exekutiboak herritarren iritzia entzutea oztopatzen duela salatuko du indarrean dagoen legediaren interpretazio murriztaile eta politiko batean oinarrituz.

rss Ezagutzera eman
Bildarratzek udal mailako herri galdeketen inguruan duen iritzia eman dezala exijituko dio Rajoyri

ARGAZKIA JAITSI

Jokin Bildarratzek Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen babesean egin ahalko ziren herri galdeketen inguruan zein iritzi duen galdetuko dio Estatuko Gobernuko presidenteari asteartean Senatuan egingo den Gobernuaren Kontrolerako saioan. Euzko Abertzaleak EAJ-PNV Taldeko bozeramaileak Mariano Rajoyri egingo dion itauna martxoaren 3an Ministroen Kontseiluak donostiarrei herri kontsulta egiteko eskaerari ezetza eman izanaz geroztik dator, hain zuzen ere Ilunbeko udal instalazioak zezenketak egiteko utzi beharko liratekeen ala ez herritarrei galdetzeko.

Bildarratzek udal eskumenak errespeta ditzala exijituko dio Rajoyri, eta erraztu dezala Udalek herritarrei euren baliabideak nola kudeatu nahi dituzten galdetu ahal izatea, herriaren azpiegituren erabilera erabakitzeko. Herritarren ahotsa entzun ez dadin Ministroen Kontseiluari galdeketa hauen inguruan erabakitzeko boterea ematen dion legedia motibazio politikoak jarraituz ez dezala modu murriztaile batean interpretatu eskatuko dio Rajoyri senatari jeltzaleak.

Ezagutu Gure Senatariak