Prentsa Aretoa
2017/03/21
Donostiarrek euren dirua zertan gastatu nahi duten kontsulta bitartez ezin erabakitzea “zentzugabekeria” dela esan dio Bildarratzek Rajoyri
EAJren senatariak kritikatu dio Presidenteari bere Gobernuak zezenketaren defentsa argiteria, eserlekuak, garbiketa edo eguneko zentroen aurretik lehenesten duela.
Jokin Bildarratzek “zentzugabekeriatzat” jo du Donostiako Udalak herritarrei Ilunbeko zezen plazari zein erabilera eman nahi dioten galdetu ezin izana, erakundeak berak “hura eraikitzeko, egokitzeko, aldatzeko zein botatzeko eskumena duenean”. Gaurko Gobernuaren Kontrolerako saioan, senatari jeltzaleak Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen babesean egin ahalko ziren herri galdeketen inguruan zein iritzi duen galdetu dio Mariano Rajoyri, Ministroen Kontseiluak baimendu ez duen galdeketak aipatutako legeak eskatzen dituen baldintza guztiak betetzen dituela kontuan hartuta.
Aipatutakoaz gain, Donostiako Udalak egin nahi izan duen galdeketak Tokiko Autonomiaren Europako Itunaren zein herri galdeketen legaltasuna indartzearen inguruan Euskadiko Udal Legearen printzipioak ere betetzen dituela gogoratu du Bildarratzek. Hori dela eta, herritarren iritzia ezagutzeko konplexuak alde batera uztea eskatu dio senatariak Rajoyri. “Ez izan jendeak bere iritzia ematearen beldur. Donostiak bere galdeketa egin dezala ahalbidetu ezazu, eta errespetatu itzazu Udalak, letra handietan politika egiten duten benetako boluntarioak”.
Euzko Abertzaleak Taldeko bozeramaileak herri galdeketa zezenketa gordetzea eta sustatzea bermatzen duen lege batean oinarrituta debekatu izana kritikatu dio Rajoyri. “Zezenketen defentsa argiteria, eserlekuak, garbiketa edo eguneko zentroen aurretik lehenetsi ditu zure Gobernuak”, gogoratu du Bildarratzek, izan ere, aurrekontuen egonkortasun printzipioaren arabera, tokiko erakundeek aurrekontuak orekatu beharra dute. “Udalen baliabideak urriak dira eta aurrekontuetan inoren laguntzarik behar ez izatea exijitzen da, baina zuek ez diezue uzten donostiarrei euren dirua nola gastatu erabakitzen, udal gaiez ari direnean; esaten ari zatzaizkie aurrekontua erabakitzerakoan lehen partida zezenketaren defentsa egitea dela”.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19