Prentsa Aretoa

2017/03/28

Iparragirreren iritziz, Puigdemonti Senatuan hitzaldia emateko egindako eskaerari Mahaiak eman dion erantzuna ez da nahikoa

Mahaiko Hirugarren Idazkaria desados agertu da Autonomia Erkidegoetako Batzorde Nagusira joan dadila soilik proposatu izana eta Generalitateko Presidentaren eskaera onartu beharko litzatekeela iritzi dio.

rss Ezagutzera eman
Iparragirreren iritziz, Puigdemonti Senatuan hitzaldia emateko egindako eskaerari Mahaiak eman dion erantzuna ez da nahikoa

ARGAZKIA JAITSI

EAJren senatari eta Senatuko Mahaiko Hirugarren Idazkaria Goi Ganberako erakunde Exekutiboak Generalitateko Presidentak Kataluniari buruz duen ikuspegia azaltzeko hitzaldia Senatuan egiteko egin zuen eskaerari eman zaion erantzunarekin desados agertu da. Maria Eugenia Iparragirreren iritziz, Carles Puigdemonti Autonomia Erkidegoetako Batzorde Nagusira joan dadila soilik proposatu izana “ez da nahikoa maila politiko hau duen eskaera batentzat”.

Orain arte EAJk erakutsi duen iritziaren harira, Carles Puigdemonti berak eskatutako  hitzaldi formatuan Goi Ganberako egoitzan parte hartzeko aukera ematearen alde agertu da Iparragirre. “Duen garrantziarekin baloratu behar dugu Katalunia bezlaako Autonomia Erkidego bateko agintari nagusiak Gorte Orokorretako lurralde ordezkaritza Ganberara etorri nahi izana Estatu espainiarrean gaur egun dagoen lurralde arazo handienari buruz duen iritzia emateko”, jakinarazi du Iparragirrek.

Ezagutu Gure Senatariak