Prentsa Aretoa
2017/04/05
EAJ-PNVk muzin egin dio alderdien finantzaketari buruzko Ikerketa batzordearen liskar jokoan sartzeari
Senatuko Euzko Abertzaleak taldeak Ikerketa Batzorde bat proposatu du alderdi politikoen egoera seriotasunez eta zorroztasunez aztertzeko eta alderdiek funtzionatzeko duten era zehazteko
Senatuko Euzko Abertzaleak taldeko bozeramaileak esan duenez Goiko Ganberan alderdi politikoen finantzaketari buruzko ikerketa batzordea sortzea "alderdien arteko liskar jokoan sartzea litzateke" eta Partido Popularraren proposamenaren kontra bozkatu du, proposamena PP, PdCat, Foro Asturias eta UPN alderdien botoekin irten den arren. Ekimena bozkatzeko eztabaidan,Jokin Bildarratzek esan du popularren helburua dela "kontu-garbiketa" batean sartzea "Kongresuan eratu den ikerketa batzordeari erantzuteko".
Iritzi hori aldezteko, Bildarratzek esan du proposamenaren zati batean alderdi politiko guztietan eman den ustelkeria deskribatzen dela eta beste zati batean Gobernuaren bertuteak deskribatzen dituela baina helburu zehatzik ezarri gabe. "Lerro bakar bat dedikatu al duzue ikerketa batzorde honen beharra ikusteko?" galdetu du bozeramaile jeltzaleak PPren asmoa agerian uzteko. Bildarratzek gogoratu du ikerketa batzordea sortu zen azken aldia duela 20 urte izan zela eta ordukoa GALen ingurukoa izan zela "orduan ere zentzu politikoa izan zuen eta handik egun batzuetara desegin zen PP eta PSOE alderdien artean adostu zuten akordioari esker" azaldu du.
Bozeramaile jeltzalearen esanetan, organismo hauek egiten dutenak "ez dauka zerikusirik esparru jurisdikzionalarekin edo gertatzen ari den errealitatearekin,baizik eta gehiengo eta gutxiengoen jokoarekin". Zentzu honetan, Bildarratzek gogora ekarri du bozeramaile popularrak Kongresuan ikerketa batzordea eratzearen kontra esan zuena,hau da `ikerketa batzordeetan sen ona baino, gehiengoak esaten duena nagusitzen dela´. "Horixe da ikerketa batzorde bat zuentzat" laburbildu du Bildarratzek eta PP gonbidatu du bere proposamena erretiratzera Behe Ganberan duten bozeramaileak aldeztutakoarekin bat etortzeko.
Bozeramaile jeltzalea bai agertu da ikerketa batzordea eratzearen alde alderdi politikoen egoera seriotasunez eta zorroztasunez aztertzeko "Demokrazian izan behar duten funtzioa, dirulaguntzen %40arekin nola funtziona daitezkeen, alderdi politikoen finantzaketa publikoa,pribatua edo mistoa izan beharko den aztertzeko" azaldu du. Bildarratzentzat, Partido Popularrak egin beharko lukeena da "gainerako indar politikoekin, leialtasunez eta zintzotasunez nola funtzionatu nahi den adostea, alderdi batzuen finantzaketa nolakoa izatea nahi dugun zehaztu dezagun, finantzaketaren esparruan dauden estuasunetatik irtetera dedikatu beharrean”.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19