Prentsa Aretoa

2017/04/20

Cazalis espetxean duten euskal jatorriko Venezuelako oposizioko kide den Yon Goicoechearen emaztearekin batzartu da

EAJk Venezuelako herritarren eskubideen alde lanean jarraituko duela jakinarazi dio.

rss Ezagutzera eman
Cazalis espetxean duten euskal jatorriko Venezuelako oposizioko kide den Yon Goicoechearen emaztearekin batzartu da

ARGAZKIA JAITSI

Jose Maria Cazalisek harrera egin dio gaur Senatuan Yon Goicoechearen emazteari, abuztutik hona Nicolas Maduroren Gobernuaren kontrako ekintzak antolatzea leporatuta espetxean duten Venezuelako oposizioko kidearen emazteari. EAJko senatariak Leopoldo Lopezek gidatzen duen Voluntad Popular alderdiko kide den euskal jatorriko gaztearen egoera hobeto ezagutzeko aukera izan du Rosaura Valentinirekin aurrez-aurre zenbait minutu hitz egin ostean. Atzo Caracasen Maduroren Exekutiboaren kontrako manifestazioan hildakoak izatea gaitzetsi ostean, Cazalisek jakinarazi dio EAJk Venezuelako herritarren eskubideen alde lanean jarraituko duela, Hugo Chavez boterera heldu zenetik egiten ari den bezala. Inplikazio horren erakusgarri, Alderdiak, Iñaki Anasagastik koordinatuta, bilera agenda zabala antolatu dio Goicoechearen emazteari; horrela, Euskadin zenbait erakundetako arduradunekin izateko aukera izango du, eta Bruselan, Izaskun Bilbao europarlamentari jeltzalearekin.

Ezagutu Gure Senatariak