Prentsa Aretoa

2017/04/21

Ahedoren iritziz, Estatuan ez zaio benetako aitorpen politikoa egiten eleaniztasunari

EAJko senataria hizlari moduan aritu da Eleaniztasunari buruzko Diziplina anitzeko Mintegian.

rss Ezagutzera eman
Ahedoren iritziz, Estatuan ez zaio benetako aitorpen politikoa egiten eleaniztasunari

ARGAZKIA JAITSI

Nerea Ahedok Estatu mailan eleaniztasunari egiten zaion aitorpen politiko teorikoa eta erreala ez datozela bat adierazi du. Gaur goizean Goi Ganberan egin den Eleaniztasunari buruzko Diziplina anitzeko IV. Mintegian, EAJko senatariak  “Estatu espainiarrak Europako Hizkuntzen Gutuneko konpromiso gorenenak” hartu dituela gogoratu du, baina “benetako aitorpen politikoa ikusita, egunerokoa: hauek babesteko, sendotzeko, hedatzeko edo sustatzeko, kontuak ez dira ateratzen”, salatu du, “Estatuaren politika uniformatzailea” aipatuz.

Izan ere, Ahedok gogoratu duenez, administrazioak alderdi politikoek gobernatzen dituzte, beraz, hauen jarduna alderdien pentsaera eta praktika politikoaren pentzu daude. Horrela, “bakoitzak esan eta egiten duenari erreparatuta, ez datoz bat”. Ideia bat ulertzearen garrantzia ere azpimarratu du, hain zuzen ere, “hizkuntzak ez daudela lehian bata bestearekin; bata ez doala bestearen kaltean”; honen harira, gogoratu duenez, “hizkuntzak denen ondarea dira  eta ez ditugu hauen erabilera politikorik egin behar: ez ditugu patrimonializatu behar , ezta satanizatu ere”, eskatu du.

Euskarari dagokionez, senatari jeltzalea pozik agertu da hizkuntzak azken urteotan eman dituen aurrerapausoengatik, baina gogoratu du erabileraren normalizazioa ez dela oraindik  %100era heldu. “Oraindik erronka  batzuk baditu aurretik”.

Ezagutu Gure Senatariak