Prentsa Aretoa
2017/04/23
Bildarratzek frankismoaren biktimen elkarteekin batzartu dadila exijituko dio Justizia Ministroari
Asteartean izango den Gobernua Kontrolatzeko saioan, EAJko senatariak salatu egingo du Catala ez dela oraindik Eroritakoen Haranetik Errepublikarrak lurpetik ateratzearen aldeko elkartearekin batzartu, horretarako konpromisoa hartu zuen arren.
Jokin Bildarratzek frankismoaren biktimen elkarteekin nolako harremana duen galdetuko dio Justizia Ministroari astearteko Gobernuaren Kontrolerako saioan. Euzko Abertzaleak Taldeko bozeramaileak Rafael Catalari zuzenduko dio galdera hau honek ez duelako bete 2015eko irailaren 1ean Senatuan bertan iragarri zuen promesa, Goi Ganberako Osoko Bilkuran Eroritakoen Haranetik Errepublikarrak lurpetik ateratzearen aldeko elkarteko ordezkariak ‘pertsonalki’ hartuko zituela iragarri zuenean, ‘haien egoeraren berri jakiteko’, orduan adierazi zuenez; horregatik, EAJko ordezkariak “haien proposamenak kontuan izan ditzan, modu ofizialean harrera egin diezaiela” exijituko dio.
Osoko Bilkuran Gernikako bonbardaketaren 80. urteurrena gogoratuko duen senatariak azalpenak eskatuko dizkio Ministroari Lapeña anaien egoeraren inguruan; izan ere, epaile batek haien gorpuak Eroritakoen Haranetik ateratzeko eskaera onartu zuenetik urte bete igaro denean oraindik bertan jarraitzen dutelako. Horrez gain, berriz ere eskatuko dio Estatuko Gobernuari Eroritakoen Haranaren etorkizunerako Adituen Komiteak egindako txostenean jasotako gomendioak bete ditzala, garrantzi berezia jarriz Franco diktadorea eta Falangeko sortzaile izan zen Jose Antonio Primo de Riveraren gorpuak gordetzen dituen monumentua berregokitu eta esanahia aldatzearen beharrari.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19