Prentsa Aretoa

2017/04/26

Etxano aldizkako alojamendu turistikoak arautzearen alde agertu da

EAJko senatariak sektorearen lehiakortasun leiala eta zerbitzu turistikoen kalitatea bermatzearen alde egin du.

rss Ezagutzera eman
Etxano aldizkako alojamendu turistikoak arautzearen alde agertu da

ARGAZKIA JAITSI

Maria Dolores Etxano alojamendu turistikoen aldizkako errenta zerbitzuen jarduera arautzearen alde agertu da gaur goizean. Ogasun gaietan EAJko bozeramailea denak azaldu duenez, jarraipena egin behar zaie enpresa hauei betebehar fiskalak bete ditzaten “merkatuan betebehar legal guztiak betez lanean diharduten alojamendu enpresekin lehiakortasun leialean aritzen direla bermatzeko”.

Bozeramaile jeltzaleak gehitu duenez, “ez da bitartekari lanak egiten dituzten plataformen aurka, edo elkarlaneko ekonomiaren aurka, edo ekonomia digitalaren aurka edo turismoaren aurka egitearren; arautze aldera da”. Dena dela, betebehar fiskalez aparte, hiri turistikoetan gero eta arazo gehiago ematen ari direla ere kontuan izan du senatariak neurri hauek proposatzeko: “Zerbitzu turistikoen kalitatea ziurtatu behar da eta alokairua eskaini nahi den tokiak duen kalitate irudia eta kontsumitzaileen eskubideak gorde behar dira”.

Etxanoren iritziz, “bere etxea turismorako erabili nahi duen pertsonak arauak betetzen dituela egiaztatzea turismorako alokairu plataformen erantzukizuna izan beharko litzateke, horrela egingo ez balu berarekin batera erantzule subsidiarioa izanik”. Senatariak Europako Batasunak arlo honetan arautuko duenari arreta jarri behar zaiola ohartarazi du.

Ezagutu Gure Senatariak