Prentsa Aretoa
2017/05/08
EAJk Europako Batasunetik kanpoko uretan aritzen diren atun-ontziei segurtasun pribaturako agindutako %25eko diru laguntzak ordaintzea exijitu dio Estatuko Gobernuari
EAJko senatariak enpresa armadoreekin metatu den zorra ordaintzeko mekanismoak martxan jartzea eskatu du, hain zuzen ere, 2012an Madrilgo Exekutiboak helburu honetarako diru partidak bere kabuz kentzea erabaki zuenetik.
Jose Maria Cazalisek Europako Batasunetik kanpoko uretan arrantzan aritzen diren atun-ontziei segurtasun pribaturako agindutako %25eko diru laguntzak ordaintzea exijitu dio Estatuko Gobernuari, 2009an agindu zuen bezala. Armadoreen enpresa eta Madril zein Autonomi Erkidegoetako Gobernuek konpromisoa hartu zuten kostu hau zatika ordaintzeko: lehenak, erdia, eta Exekutibo biek %25na, baina Estatuko Gobernuak ez du bere konpromisoa bete 2012tik hona kendu egin dituelako asmo hau zuten diru partidak.
Horrela, EAJren arrantza arlorako bozeramaileak Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Batzordean Estatuko Gobernuari Europako Batasunetik kanpoko uretan arrantzan aritzen diren atun-ontziei segurtasun pribaturako agindutako %25eko diru laguntzak ordaintzea eskatu ez ezik, enpresa armadoreekin metatu den zorra ordaintzeko mekanismoak martxan jartzea ere eskatu du, hain zuzen ere, 2012an Madrilgo Exekutiboak helburu honetarako diru partidak bere kabuz kentzea erabaki zuenetik, baina Batzordeak ez du ekimena onartu.
Senatari jeltzaleak gogoratu duenez, ‘Alakrana’ ontziaren bahiketaren ostean eraso pirata gehiago eman dira, nahiz eta 2009 hartatik Atalanta Operazioa martxan dagoen, arrantza ontzietan segurtasun pribatua jarriz indartu zen operazioa. Estatuko Gobernua segurtasun pribatu hau finantzatzeko konpromisoa hartu zuen baina 2012tik hona ez du horrelakorik egiten. “Oraindik ere aukera handiak daude horrelako gatazkak emateko, izan ere ez dira aldatu herrialde haietako beharrizanak eta hango kontrol gabezia; ez dira aldatu atun-ontziek hartzen dituzten segurtasun neurriak, horregatik luzatu zen 2016an Atalanta Operazioa beste bi urterako eta segurtasun pribatua erabiltzen jarraitzen dute; aldatu den gauza bakarra da hauek nortzuk ordaintzen dituzten”, azaldu du Cazalisek.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19