Prentsa Aretoa
2017/05/13
Bildarratzek Europako Batasunak herritarrekiko lotura handiagoa bilatzeko duen beharra azpimarratu du
Brexitaren ostean Batasunarekiko bultzada handiagoa antzematen du EAJko senatariak.
Jokin Bildarratzek Europako Batasuneko erakundeek herritarrekiko lotura handiagoa bilatzeko duten beharra azpimarratu du berriz. TVE-24H telebistako Parlamento saioaren baitan egindako debatean, Batasunerako Batzorde Mistoko EAJko bozeramaileak Brexitaren ostean Batasunarekiko jarrera positiboagoa antzematen duela aipatu du.
Datozen urteotan Europak aurretik izango dituen erronkei dagokienez, Bildarratzen arabera zutabe soziala garatzea besterik ez da bidea: herritarrek erakundeak euren ongizateaz arduratzen dutelako bermea izan dezatela. Dena dela, edozein pertsonarentzako laguntza soziala lanpostu bat izatea da. Bildarratzek azpimarratu duenez, Europako batasunak egoera zaila bizi du: 25 urtetik beherakoen langabezi tasa %41ekoa izanik Estatu espainiarrean eta %18koa Europan. Senatariaren iritziz, egoera goitik behera aldatzen joan behar da, eta horretarako kide diren Estatu eta lurralde guztiek batera lan egitera deitu du, tartean autonomi erkidegoak eta landerrak.
Europako Batasuneko Batzorde Mistoko kide diren PP, PSOE eta PdeCat alderdietako Jose Ramon Garcia, Soraya Rodriguez eta Jordi Xuclá izan diren debatean, Bildarratzek bere poza azaldu du Frantziako hauteskundeetan Emmanuel Macron atera delako, baita ongi ari delako konpontzen hauteskundeei dagokienez kezkaz hasi zen urtea; honen harira, urteotan eraikitako demokraziak berriz ere lekua irabaziko duela iragarri du populistek arazo konplexuen aurrean planteatzen ari diren irtenbide errazen aurrean.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19