Prentsa Aretoa

2017/05/23

Irungo Avenida zubiaren azpitik nabigatzeko debekuak sortu duen ardura helarazi dio Iparragirrek Sustapen Ministroari

Iñigo De la Sernak azpiegituraren itxieraren inguruan sortu den egoera aztertzeko konpromisoa jakinarazi du.

rss Ezagutzera eman
Irungo Avenida zubiaren azpitik nabigatzeko debekuak sortu duen ardura helarazi dio Iparragirrek Sustapen Ministroari

ARGAZKIA JAITSI

Irungo Avenida zubiaren azpitik nabigatzeko edota igerian egiteko debekuak motibatuta, Maria Eugenia Iparragirrek muga horrek herrian sortu duen ardura helarazi dio Sustapen Ministroari. EAJko senatariak Iñigo De la Sernari jakinarazi dionez, “erabaki hau arduratzekoa da, kirolari eta erabiltzaile askori, Bidasoa eskualdeko edozein bizilaguni, ezartzen zaizkion mugengatik”.

Egitura arazoengatik zubia zarratzeak jende askorengan du eragina, ingurutik hainbat itsasontzi igarotzen delako, horietako asko hainbat kirol taldetako eskualdeko gazteen prestaketarako. Itxiera, gainera, udaren atarian heldu da, hain zuzen ere inguruan joan-etorria areagotzen ohi den sasoian.

Sustapen Ministroak azpiegituraren itxieraren inguruan sortu den egoera aztertzeko konpromisoa hartu du senatari jeltzalearekin. Maria Eugenia Iparragirre pozik azaldu da De la Sernak izan duen harrerarekin, baina gaia “hurbiletik” jarraituko duela ohartarazi dio, hain zuzen ere, “zubiaren egitura arazoak konpontzeko egiten diren gestioak ezagutzeko”.

Ezagutu Gure Senatariak