Prentsa Aretoa
2017/05/24
Cazalisek kostaldearen kudeaketa integralaren “benetako transferentzia lehenbailehen” Euskadiri ematea eskatu du
EAJko senatariaren arabera, Estatuaren gestioa ez da egokia izan eta, bere iritziz, gobernamendu publiko eraginkorra hurbiltasunean eta inguruaren ezagutzan oinarritzen da.
Jose Maria Cazalisek kostaldearen kudeaketa integralaren “benetako transferentzia lehenbailehen” Euskal Autonomia Erkidegoari ematea eskatu du berriz ere gaur goizean. Hain zuzen ere, EAJko senatariak Euskadirentzat eskatu duena itsas-lur domeinu publikoaren gestioa izan da; baita iraganbide zor, babes zein hauengan eragina duten eremuen kudeaketa osoa ere.
Ingurumen gaietarako bozeramaile jeltzaleak Estatuko Gobernuak 1988ko Kosta Legea nola kudeatu duen kritikatu du, ustez kostaldearen erabilera babestu eta arrazionalizatzeko sortutako legedia behin eta berriz bete ez delako. “Aurrekariak ikusita, Madrilgo Gobernuak egin duen kudeaketa ez da egokia izan”, argitu du Cazalisek. Horregatik, “eta konbikzio politikoagatik”, senatariak “gobernamendu publiko eraginkorra hurbiltasunean eta inguruaren ezagutzan oinarritzen” dela iritzi dio.
Kostaldeko Lekeitio herriko alkate izan zela ezagutu ahal izan zuenez, hainbeste garrantzi ez duten zenbait gaietan legearen aplikazioak eragiten dituen gehiegizko arazoak aipatu ditu Cazalisek, hala nola, hondartzan dutxak, behin behineko pasabideak edota salmenta postuak jartzeko. “Kostaldearen gestio zentralizatuak distortsioak eta eraginkortasun trabak baino ez ditu sortzen”, jakinarazi du, eta bere buruari galdetu dio zein izango ote den benetako transferentzia ez ematearen arrazoia. “Susmoa dugu honen erantzunak zerikusi handiagoa duela diru bilketarekin ingurumenarekin baino. Zalantzarik ez duena da kostaldearen kudeaketa integralaren eraginkortasunarekin zerikusi gutxi duela”, erantzun du.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19