Prentsa Aretoa

2017/06/05

Iparragirrek inplikazio gehiago eskatu dio Estatuko Gobernuari ‘Afrikako Adarraren‘ egoeraren inguruan

Senatari jeltzaleak parte hartze "sendoa eta babes materiala, ekonomikoa eta humanoa” eskatu du krisiari aurre egiteko eta Talde Parlamentario guztiek onartu dute.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Maria Eugenia Iparragirrek inplikazio handiagoa eskatu dio Kanpo Gai eta Kooperazio Ministroari ‘Afrikako Adarra’ izenaz ezagutzen den eremuan dauden herrialdeetan bizi den giza egoera larriari erantzuna emateko. Mozio baten bitartez, senatariak Estatuko Gobernuaren “inplikazio sendoa eta babes materiala, ekonomikoa eta humanoa” exijitu du, eta Talde Parlamentario guztien adostasunarekin onartu da.

Herrialde hauetan sufritzen duten gosetea larriagoa izateko arriskuan dago, apirilaren 11n ACNUR elkarteak ohartarazitakoaren arabera, eta honek pertsona askoren heriotza areagotuko luke, 2011n bizi izan zen egoera baino txarragoa izateko arriskuarekin (orduan, 260.000 pertsona inguru hil ziren). Horregatik, EAJren eskaeran Exekutiboak “arlo honetan sustatu dituen ekimenen berri ematea” ere agertu da. Gainera, krisiaren larritasuna arintzeko tokian bertan lanean ari diren nazioarteko agente, Gobernuz Kanpoko Erakunde eta bestelako erakundeekin lankidetzan aritzea ere exijitu du.

Beste alde batetik, Exekutiboak familia plangintzari buruz uztailaren 11n Londresen egingo den goi bileran parte hartzeko asmorik duen galdetu dio Iparragirrek Dastisi. Senatariaren iritziz, bilera hau plangintza programak babesteko asmoz lanean ari diren herrialdeentzako aukera ona izan liteke Donald Trumpek sexu eta ugalketa osasuneko zerbitzuetan lanean dabiltzan erakundeei, batez ere atzerrian haurdunaldia nahita etetearen inguruan ari direnei, Estatu Batuetako finantza babesa debekatzeko erabakiaren ondoriozko finantzaketa defizitak eragingo dituen kezkak argitzeko.  

Madrilgo Gobernuak FP2020 ekimenari diru laguntzarik zuzentzeko asmorik duen ere galdetu dio Iparragirrek Kanpo Gai eta Kooperazio Ministroari; hain zuzen ere, emakume guztiek, non bizi diren kontuan izan gabe, euren bizia salbatu ahalko luketen antisorgailuak eskuratzeko aukera izan beharko luketelako printzipioan oinarritutako ekimena.

Ezagutu Gure Senatariak