Prentsa Aretoa

2017/06/14

Bildarratzek politika eta justizia argi bereiztea exijitu du, azken hau kalitatezkoa izan dadin

Alderdi politikoak helburu hori lortzeko “giltza ez ezik, aukera bakarra” dira, EAJko bozeramaileak jakinarazi duenez.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Jokin Bildarratzek “politika eta justiziaren arteko bereizketa argia” eskatu du, “justizia kalitatezkoa izan dadin nahi badugu”. Senatuko Osoko Bilkuraren eztabaidan, bozeramaile jeltzaleak alderdi politikoen berebiziko eginbeharra azpimarratu du helburu horretan: “Taldeko politikoak, alderdi politikoak, giltza ez ezik, aukera bakarra  gara kalitatezko justizia lortzeko, benetan horretan sinesten badugu, behintzat”.

Testuinguru honetan, Bildarratzek Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiak atzo jakinarazi zuen sententzia gogoratu du; hain zuzen ere, Auzitegi Gorenak eta Auzitegi Konstituzionalak Eusko Legebiltzarreko Mahaiko kide zirenean Sozialista Abertzaleak Talde Parlamentarioa ez desegiteagatik Juan Maria Atutxa, Gorka Knörr eta Kontxi Bilbaoren aurkako sententzia baliogabetu zuen erabakia. “Eragin politikoa” izan zuen erabakiaren aurkako epaia, senatariaren iritziz, “Espainiako justiziarentzako belarri tirakada da, leialtasun osoarekin lanean diharduten hainbat eta hainbat profesional eta operadoreenganako irudian eta, batez ere, sinesgarritasunean eragina duena”.

Ezagutu Gure Senatariak