Prentsa Aretoa
2017/06/19
EAJk itsas-arrantza sektoreko langileen babes soziala bermatzeko ahaleginari ekin dio berriz ere
Sektoreko langileen babes sozialerako legean jasotzen den itsasontziak tamainaren arabera sailkatzeko modu berriak arloko babes sozialei eragin ez diezaien eskatu dio Senatuak Estatuko Gobernuari.
EAJk sustatuta, Senatuak itsas-arrantza sektoreko langileen babes soziala arautzen duen legea egokitu dezala eskatuko dio Estatuko Gobernuari, honenbestez, itsasontzien bolumenaren araberako edukiera neurtzeko sistemaren aldaketak kalterik egin ez diezaien. Lan eta Gizarte Segurantza Batzordeko Talde guztien adostasunarekin, 47/2015 Legearen hirugarren Azken Xedapenaren aldaketa sektoreko eta sindikatu zein enpresa batzorde adierazgarrienen adostasunarekin egin beharko da, langile eta enpresarioak ez kaltetzeko, arreta berezia jarriz artisau eta baxurako flotei.
Indarrean dagoen aipatutako legediak langileak itsasontzien egungo neurketa sistemaren arabera sailkatzera behartzen du, helburu guztietarako, baina ez du kontuan hartzen itsasontzien bolumenaren araberako edukiera neurtzeko sistema aldatu egin dela, TRBtik (Errolda Gordineko Tonak) GTra (Gordineko Tonak) pasatuz. “Bien arteko parekidetasuna ez da ez automatikoa ez uniformea, irizpide eta formula desberdinen arabera lortzen direlako, nahiz eta itsasontziaren edukiera errealik aldatu ez, ezta arrantzarako gaitasuna ere”, azaldu du Jose Maria Cazalisek.
Parekidetasun gabezi honen eraginez, gerta daiteke gaur egun eskubide eta karga zehatz batzuk dituen ontzi batek baldintza fiskal eta sozio laboral txarragoak dituen talde batean kokatuta geratzea, nahiz eta arrantzarako edo biltegiratzeko gaitasunetan benetako aldaketarik ez izan. “Honek eragina izango luke langileen eskubide sozialetan eta kargak gehitzerakoan, flota ahulenen enpresa bideragarritasuna arriskuan jarriz”, jakinarazi du EAJko ordezkariak. Cazalisek azpimarratu duenez, neurri honek zuzenean eragiten du Euskadiko flotan, azken urteotan gehien modernizatu denetariko bat delako. “Ontzietan egin diren aldaketek langileen baldintzak hobetzeko balio izan dute, baina ez arrantzarako gaitasunean, hau flota bakoitzari ezartzen zaion kuotak zehazten duelako”.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19