Prentsa Aretoa
2017/06/21
Bildarratzek errefuxiatuak birkokatzeko eta finkatzeko konpromisoak bete ditzan presatu du Estatu espainiarra
Kide diren estatuetatik hartutako konpromisoak txarren betetzen dituenetakoa izanagatik Europako Batzordeak eman dion abisua gogoratu du EAJko bozeramaileak.
Jokin Bildarratzek errefuxiatuak birkokatzeko eta finkatzeko Estatu espainiarrak hartutako konpromisoak bete ditzan presatu dio Europako Batasunerako Estatu Idazkariari. Jorge Toledok Europako Batasunerako Batzorde Mistoan egindako agerraldia aprobetxatuz, Bildarratzek gogoratu du nola Europako Batzordeak abisua eman dion Espainiari kide diren estatuetatik hartutako konpromisoak txarren betetzen dituenetakoa izanagatik.
Gogoratu behar da, Espainiak konpromisoa hartu zuela, aurtengo iraila baino lehen, 9.323 pertsona birkokatzeko eta beste 1.449 birfinkatzeko eta, momentuz, 886 baino ez dituela birkokatu eta 418 birfinkatu ditu; hau da, %9,5 eta %28,8 bete ditu, hurrenez hurren. Kontinente mailan, Europako Batasunak 20.860 pertsona birkokatu ditu, konpromisoa 98.255 izan arren, eta 16.419 birfinkatu ditu konprometitutako 22.504 pertsonatik.
Europako Batasuna eta Turkiaren arteko akordioaren harira, Bildarratzek harrez gero Mediterraneoan hildakoen kopurua areagotu egin dela azpimarratu du, migrazioa bide arriskutsuago batera aldatu denetik 2015eko 3.712 heriotzetatik 2016ko 5.019 hildakoetara igaroz.
Beste gai batzuen artean, senatari jeltzaleak azalpenak eskatu dizkio Europako Batasunerako Estatu Idazkariari Europako Batzordearen Txostenari dagokionez, izan ere, bertan zuzendu beharreko zenbait gairen inguruan abisua eman dio Estatu espainiarrari; hala nola, gazteen arteko langabezi maila altuarengatik, ikasketak uzten dituztenen mailagatik, inbertsio faltagatik edota familien defizit altuarengatik, besteak beste.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19