Prentsa Aretoa
2017/06/22
PDeCATek bere Talde Parlamentarioa berehala osatu dadin egin duen eskaera babestuko du EAJk
Jokin Bildarratz pozik agertu da Auzitegi Konstituzionalaren erabakiak legegintzaldiaren hasieran eskatutako baldintzetan onartu duelako eskubide hori.
Senatuko Euzko Abertzaleak Taldeko bozeramailea pozik agertu da Auzitegi Konstituzionalak gaur jakinarazi duen erabakiak Goi Ganberan Talde Parlamentario Katalana eratzeko eskubidea onartu duelako legegintzaldiaren hasieran eskatutako baldintzetan. Jokin Bildarratzek iragarri duenez, Partit Demòcrata Catalàk bere Taldea berehala eratu dadin egingo duen eskaerari babesa emango dio.
Goi Auzitegiak Senatuko Mahaiak hartu zuen erabakiaren kontra ebatzi du; orduan, Alderdi Popularreko ordezkarien aldeko botoekin eta EAJkoaren kontrako botoarekin hartutako ebatziak PDeCAT-en inguruan Talde Parlamentarioa sortzeko hamar senatarik egindako eskaerari ezezkoa emanez, hauen ordezkaritza funtzioak egiteko eskubidea urratu zela erabaki du eta, horregatik, eskubide horiek berrezartzea ebatzi du, horretarako 2016ko abuztuaren 1ean eta 4an Senatuko Mahaiak hartutako akordioak baliogabetuz.
Auzitegi Konstituzionalak Senatua zigortzeko hartu duen erabakiak bozeramaile jeltzaleak abuztuan aurreratu zuen iritzia baieztatu du; Bildarratzek orduan adierazi zuenez, Mahaiko PPren ordezkariek ahalbidetutako neurria “Senatuko 27.1 artikuluaren kontra doa; hain zuzen ere, nahikoa dela Talde Parlamentarioa eratzeko hamar senatarik hori eskatzea dioen artikulua”. Mahaiaren ebatzia Ganberako arautegiaren kontrakoa izan zela irizteaz gain, Bildarratzek ‘popularren’ erabakia arbitrarioa zela ere jakinarazi zuen, honen asmo bakarra izanik “Senatuak lurralde ordezkaritza moduan duen lana mugatzea, zenbait lurraldetan garrantzitsuak diren taldeak aintzat ez hartzea eraginez”.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19