Prentsa Aretoa
2017/06/23
EAJk alderdi politikoen finantziazioa Ikertzeko Batzordea “positiboa eta proposatzailea” izatea planteatzen du
Senatuko Euzko Abertzaleak Taldeko Lan Egitasmoak alderdi politikoen egoera eta hauek demokrazian bete behar duten papera aztertzea proposatzen du, eta hauen finantziazio sistemaren egokitasuna.
Euzko Abertzaleak Taldeak alderdi politikoen finantziazioa Ikertzeko Senatuko Batzordea “positiboa eta proposatzailea” izatea planteatu du, “hauen finantzaketa sistemaren hobekuntzan sakontzeko”. EAJren ustez, Alderdi Popularrak Batzorde hau bere ustezko finantzaketa irregularra ikertzeko Kongresuan sortutakoari aurre egiteko baino ez du sortu, eta berriz ere alderdien egoera seriotasunez eta zorroztasunez aztertuko duen batzordea sortzearen alde agertu da.
Nerea Ahedo bozeramaile izango duen EAJren Taldeak gaur aurkeztu duen Lan Egitasmoak alderdi politikoen egungo egoera eta demokrazian betetzen duten papera modu objektiboan aztertzea proposatzen du, baita indarrean dagoen finantzazio sistema, honen ahultasun eta gabeziei arreta berezia jarriz, eta finantzatzeko beste modu batzuk proposatuz. Jeltzaleen plangintzak zentzu honetan egindako lege erreformen bilakaera, emaitzak eta erabilgarritasuna aztertzea ere jasotzen du.
EAJk proposatutako ekimenen azken helburua (luzatu daitekeen sei hilabeteko epean egitea aurreikusten du, ondorioak aurkeztu aurretik) alderdien funtzionamendu eta finantzazio sistema hobetzea da, irregulartasunik egon ez dadin honi tresnak eskainiz, horretarako beharrezko ikusten diren lege aldaketak proposatuz.
Momentuz Euzko Abertzaleak Taldeak ez du dokumentazioa lortzeko edo agerraldiak egiteko eskaririk egin, baina beharra ikusiko balu horretarako aukera erabiliko duela iragarri du.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19