Prentsa Aretoa
2017/06/27
Cazalisek sendotasun handiagoa eskatu dio Europako Batasunari Venezuelan behin eta berriz ematen diren giza eskubideen urraketen aurrean
EAJko senatariak Batasuneko Kanpo Gaietarako Ministroek Hegoamerikako herriari zuzendutako adierazpen komunaren eraginkortasunaren inguruko zalantza helarazi dio Dastis Ministroari.
Jose Maria Cazalisek sendotasun handiagoa eskatu dio Europako Batasunari Venezuelan behin eta berriz ematen diren giza eskubideen urraketa eta muturreko errepresioaren aurrean. EAJko senatariak Alfonso Dastisi galdetu dio ez ote den garaia iritsi Europako Batasunari “beligeranteagoa, sendoagoa, eraginkorragoa izateko Hegoamerikako herrian bereizketarik gabe jasaten ari diren errepresio odoltsuaren aurrean, giza eskubideen etengabeko urraketaren aurrean, atxiloketa eta torturen aurrean, edota drama humanitarioaren aurrean”.
EAJko senatariak Batasuneko Kanpo Gaietarako Ministroek Hegoamerikako herriari zuzendutako adierazpen komunaren eraginkortasunaren inguruko zalantza helarazi dio Dastis Ministroari, izan ere, haren eduki nahasgarria aprobetxatuz interpretazio interesatua egin dute Venezuelako ordezkariek, krisiaren gaiari dagokionez Europako Batasuneko erakunde gehienekin harreman ona dutela edota Moguerini lehendakariordeak Madurok planteatutako Biltzar Konstituziogileari babesa eman diola ere azpimarratuz.
Horrela, benetako aldaketaren bat lortze aldera, Cazalisek exijitu du “Europako Batasunaren benetako esfortzua, ausarta eta irmoa, terminoetan argia, eta beligerantea Venezuelan egunero giza eskubideak eta demokrazia urratzen dutenekin”. Senatari jeltzaleak Ministroari helarazi dionez, Estatu espainiarra izan behar da “helburu honetan Batasuneko beste kideak bultzatu behar dituena”.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19