Prentsa Aretoa

2017/06/27

Bi seme-alaba duten guraso bakarreko familiak familia ugaritzat hartzeko legea alda dezan eskatu dio Ahedok Estatuko Gobernuari

EAJko senatariak babes sozial, ekonomiko eta juridikorako agindua betetzea eskatu du, berdintasun printzipioari eta legearen betetzeari jaramon eginez.

rss Ezagutzera eman
Bi seme-alaba duten guraso bakarreko familiak familia ugaritzat hartzeko legea alda dezan eskatu dio Ahedok Estatuko Gobernuari

ARGAZKIA JAITSI

Nerea Ahedok bere ardurapean bi seme-alaba duten guraso bakarreko familiak familia ugari moduan kontuan har daitezen dagozkion lege aldaketak egin ditzan eskatu dio Estatuko Gobernuari. Senatariak Kontrol Saioan egindako galderan gogoratu duenez, 2008ko Aurrekontuen Legea eta EAJk aurkeztuta 2010ean onartu zen Ez Legezko Proposamen bat Madrilgo Exekutiboarentzako mandatu zuzena dira, baina ohiko garapen normatiboa ez da gauzatu.

Euzko Abertzaleak Osasun arloan duen bozeramaileak eskatu duenez, “gizartean eman ohi diren aldaketak dagozkion lege arauak eragin behar dituzte” hauetara egokitzeko. Honenbestez, Alderdi Popularrari galdetu dio ea arazorik ikusten duen guraso bakarreko familiei ere (gehienetan emakumezkoak, 2016ko datuen arabera guraso bakarreko familien %81eko kasuetan bezala) helarazteko bere ardurapean bi adin gutxiko dituzten alargunek dituzten baldintzak, alarguntasuna eta zurztasuna batera jaso ahal dutenak, edota hiru seme-alaba dituzten guraso biko familiek dituztenak, laguntza gehiagorekin.

Ahedok dagozkion lege aldaketak martxan jartzea eskatu dio Dolors Montserrati,  “babes sozial, ekonomiko eta juridikorako agindua betetzeko, eta berdintasun printzipioari eta legearen betetzeari jaramon eginez”.

Ezagutu Gure Senatariak