Prentsa Aretoa

2017/06/29

Bildarratzek EAJren haserrea agertu du PPk Senatuan alderdi politikoen finantzazioa Ikertzeko Batzordean izan duen jokabideagatik

Euzko Abertzaleak Taldeak aztertu egingo du etorkizunean bertan parte hartuko duen ala ez, aurkeztu duten Lan Egitasmoa ‘popularrek‘ errefusatu dutelako eta zenbait alderdik Batzordea utzi eta gero.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Euzko Abertzaleak Taldea haserre agertu da alderdi politikoen finantzazioa Ikertzeko Batzorderako aurkeztu duen Lan Egitasmoa atzera bota duelako Talde Popularrak. Jokin Bildarratz bozeramaileak gogoratu duenez, Estatu espainiarreko alderdi politikoek finantziazioarekin dituzten arazoak modu objektiboan ikertzea zuen helburu alderdiak, baina “dirudienez, PPk ez du aurrera eraman nahi osoko bilkuran azaldu zituen asmoak”.

Bozeramaile jeltzaleak berriz ere gogoratu du Euzko Abertzaleak Taldea hasieratik azaldu zela Batzordea eratzearen kontra, PPk euren finantzazio irregularra ikertzeko “Kongresuan eratu zenaren aurka egiteko” baino ez zuela diseinatu iritzita, eta “alderdien arteko pin-pan-pun moduan erabiltzeko” izango zelako; horregatik, ‘popularren’ jokabidea gaitzetsi dute, “gure asmoa modu positiboan Batzordean parte hartzea zelako, erantzukizun instituzionalarengatik”.

Batzordean EAJko bozeramaile den Nerea Ahedorekin batera agertu da Bildarratz komunikabideen aurrean, eta ez PPren jarrera dela eta Batzordea uzteko asmoa iragarri duten PSOE, Podemos, ERC eta Ciudadanos alderdietako ordezkariekin batera. Jeltzaleak bakarrik agertzeko arrazoia azaldu du Bildarratzek: “Gure irizpide propioak zehaztu nahi izan ditugu, alderdien finantziazioari dagokionean gurearen eta gure jokabidearen erantzule baino ezin garelako egin”.

Ikerketa Batzordearen lehen bileran bizi izan den egoeraren aurrean, ordezkari jeltzaleek aurreratu dutenez, “Euzko Abertzaleak Talde Parlamentarioan eta EAJren Exekutiban aztertuko dugu Batzorde honetan bete behar dugun papera eta ea uztailaren 13ko bileran izango garen ala ez”. Jeltzaleen balantzan Alderdi Popularraren jokabidea izango da, batetik, eta beste alde batetik, PP ez dela ardura instituzional garrantzitsuak dituen alderdi politiko garrantzitsu bakarra honelako arazoak dituena.

Ezagutu Gure Senatariak