Prentsa Aretoa
2017/07/12
EAJk Euskadin eta Espainian izan diren hilketa terrorista guztiak gaitzetsi ditu, eta haien egileei sortu zuten kalte bidegabea onar dezatela eskatu die
Miguel Angel Blancoren hilketaren 20. urteurrenean, Senatuko Euzko Abertzaleak Taldeak adierazpen instituzionala egiteko proposamena aurkeztu du baina ez du Alderdi Popularraren erantzunik jaso.
Euzko Abertzaleak Taldeak duela 20 urte Miguel Angel Blancoren heriotza eragin zuen atentatua gaitzetsi du, baita Euskadi eta Espainiako gizarteek sufritu zituzten gainontzeko beste atentatu terrorista guztiak ere. Goi Ganberako Talde Parlamentarioei adierazpen instituzionala adosteko egindako proposamenean, jeltzaleek atentatu haien egileei “sortu zuten kalte bidegabea onar dezatela” eskatu diete, “etorkizuneko elkarbizitzarako ezinbesteko” eginbehar bezala. EAJren iritziz, elkarbizitza hori “errespetua eta tolerantzian oinarritu behar da, baita egiaren ezagutzan eta biktimen oroimenaren biziraupenean ere”.
Indarkeria eta terrorismoa sufritu duten biktimenganako hurbiltasuna eta elkartasuna helarazteaz gain, alderdi jeltzaleak Euskadi eta Espainiako gizarteek duela 20 urte eman zuten gizalegezko erantzuna ere goraipatu du, Ermuko Alderdi Popularreko zinegotzia erail zutenean.
Euzko Abertzaleak Taldeak Talde Parlamentario guztiak onartzeko moduko testua proposatu nahi izan du, atzo Kongresuan eman zen desadostasuna gainditzeko asmoz, baina Talde Popularrak ez dio inolako erantzunik eman proposamenari. Atzo Behe Ganberan gertatu zen bezala, gaur ere PP, PSOE, Podemos eta Ciudadanos alderdien proposamena EAJk ekarpenik egiteko margenik gabe aurkeztu dute. “Osoko Bilkuraren aurreko Bozeramaileen Batzordearen amaieran aurkeztu didate; horrek pentsarazten digu desadostasuna azpimarratu nahi izan dutela eta, gure iritziz, Miguel Angelen oroimena errespetatzeko, eta bere familia eta Euskadi eta Espainiako gizartea errespetatzeko, ETAren terrorismoa sufritu duten guztiei omenaldia egiteko adostasuna bilatu beharko genuke”.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19