Prentsa Aretoa
2017/09/08
Polizia Gehiegikerien aurkako Euskal Legea zergatik errekurritu duen galdetuko dio Bildarratzek Rajoyri
EAJko senatariak deitoratu egin du Madrilgo Gobernuak Eusko Jaurlaritzarekin akordiorik bilatu ez izana giza eskubideen biktima direnen erreparazioa epaitegietara eramatea saihestu gabe.
Estatuko Gobernuak Polizia Gehiegikerien aurkako Euskal Legearen aurkako errekurtsoa zergatik aurkeztu duen galdetuko dio Jokin Bildarratzek Mariano Rajoyri. Asteartean egingo den Gobernua Kontrolatzeko Osoko Bilkuran, EAJko Senatuko bozeramaileak 12/2006 Legea zergatik errekurritu duen galdetuko dio, Eusko Jaurlaritzarekin giza eskubideen biktima direnen erreparazioa epaitegietara eramatea saihestuko lukeen akordiorik bilatu gabe, batez ere izen handiko juristek eta nazioarteko adituek honen legezkotasun osoa aitortu dutenean.
Ministroen Kontseiluak “Euskal Autonomia Erkidegoan 1978 eta 1999 artean indarkeria politikoaren testuinguruan Giza Eskubideen Urraketen Biktimen Aitorpen eta Erreparaziorako” Legearen kontrako errekurtsoa jartzea erabaki zuen maiatzaren 5ean”, Auzitegi Konstituzionalean hile horretako 10ean erregistratu zena. Legea bera 2016ko uztailaren 28an onartu zuen Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzak inoiz aitortu ez erreparatu ez diren giza eskubideen bortxaketa larrien biktimak artatzeko 2012an abiatu zuen bidea jarraitzeko helburuarekin.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19