Prentsa Aretoa

2017/09/13

EAJren ekimenez, bi seme-alaba duten guraso bakarreko familiak familia ugaritzat hartu daitezela onartu du Senatuak

Nerea Ahedok babes sozial, ekonomiko eta juridikorako agindua betetzea, eta berdintasun printzipioari eta legearen betetzeari jaramon egitea eskatu du.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

EAJk eskatuta, bere ardurapean bi seme-alaba duten guraso bakarreko familiak familia ugari moduan kontuan har daitezen Estatuko Gobernuari dagozkion lege aldaketak egin ditzala eskatzea onartu du Senatuko Osoko Bilkurak gaur aho batez. Nerea Ahedok aurkeztu eta Goi Ganberak onartu duen mozioak “babes sozial, ekonomiko eta juridikorako aginduari, eta berdintasun printzipioari eta legearen betetzeari ematen die erantzuna”, azaldu du Osasun eta Gizarte Zerbitzuetako bozeramaile jeltzaleak.

Ahedoren iritziz, logikoa da “gizartean eman ohi diren aldaketek dagozkion lege aldaketak eragitea horietara egokitzeko, eta familia kontzeptua aldatu egin da”. Horregatik, bere esanetan, “bidezkoa da guraso bakarreko familien eskura ere jartzea bere ardurapean bi adin gutxiko dituzten alargunek dituzten baldintzak, alarguntasuna eta zurztasuna batera jaso ahal dutenak, edota hiru seme-alaba dituzten guraso biko familiek dituztenak, laguntza gehiago dutenak”.

Erabaki honek Legean sortuko lituzkeen aldaketak aztertu beharko ditu, aldez aurretik, Haurtzaro eta Familiako Zuzendari Nagusien Erkidego arteko Batzordearen talde teknikoak. Ahedok berriz ere gogoratu du 2008ko Aurrekontuen Legea eta EAJk aurkeztuta 2010ean onartu zen Ez Legezko Proposamen bat Madrilgo Exekutiboarentzako mandatu zuzena direla bere ardurapean bi seme-alaba duten guraso bakarreko familien eskubideak egokitzeko, orain arte horretarako ohiko garapen normatiboa gauzatu ez bada ere.

Ezagutu Gure Senatariak