Prentsa Aretoa
2017/09/13
Iparragirrek prebentzioaren eta prestakuntzaren garrantzia berretsi du genero indarkeriari aurre egiteko
Senatariak konpetentzia eremuarekiko errespetua ere azpimarratu du genero indarkeriaren aurkako estrategiak sortzeko ikerketa ponentziaren txostena aho batez onartzeko osoko bilkuran.
Maria Eugenia Iparragirrek edukazioan egin beharreko prebentzioa eta genero indarkeria ekintzak artatze lanetan aritzen direnen prestakuntza nabarmendu ditu gaitz honi aurre egiteko estrategiak sortzerakoan. Genero indarkeriaren aurkako estrategiak sortzeko ikerketa ponentziaren txostena onartzeko osoko bilkuran, senatariak ohartarazi du diktamena “jarraipena eman behar zaion puntua da, inplementatzen jarraitu behar dena”.
Prebentzioaren arloan, Iparragirrek “neska-mutil eta gazteen hazkuntza prozesuan hurkoarekiko errespetua eta berdintasuna izan behar dute bizitzako oinarri moduan” izatearen garrantzia azpimarratu du, eta hau “bizitzen ari garen atzerapausoa azkar eteteko oinarrizkoa” dela gaineratu du. Horrez gain, biolentzia ekintzatan artatze lanetan ari direnen prestakuntza indartzearen alde egin du: “Epaileak, fiskalak, abokatuak, poliziak, osasun langileak, psikologoak, laguntzaileak… guztiak”, zerrendatu ditu.
Talde guztietako ordezkariek erronkaren garrantzia eta erantzukizunaz jabetzeko eta testu komun bat adosteko erakutsi duten gaitasunagatik pozik azaltzeaz aparte, senatari jeltzaleak konpetentzia eremuarekiko errespetuaren garrantzia ere nabarmendu du. “Oso garrantzitsua da prest dagoenari hegan egiten uztea, hegoak moztu beharrean”, aldarrikatu du ponenteek egindako zenbait eskari “Euskadin aspaldi aplikatzen” ari direla gogoratzerakoan.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19