Prentsa Aretoa

2017/09/14

EAJk Nazio Batuetako Palestinar errefuxiatuen Agentziako Zuzendariaren agerraldia eskatu du Gazaren egoera aztertzeko

Hamar urte betetzen dira zerrendaren blokeoa hasi zenetik eta hango errealitatearen informazioa eguneratu eta hari buruz egiten diren ekintzak ezagutu nahi du.

rss Ezagutzera eman
EAJk Nazio Batuetako Palestinar errefuxiatuen Agentziako Zuzendariaren agerraldia eskatu du Gazaren egoera aztertzeko

ARGAZKIA JAITSI

Euzko Abertzaleak Taldeak Nazio Batuen Ekialde Hurbileko Palestinar errefuxiatuen (UNRWA) Agentziako Zuzendari Exekutiboak Senatuan agerraldia egitea eskatu du. Jeltzaleen asmoa Raquel Martí Goi Ganberako Kanpo Gaietarako Batzordearen hurrengo bileran izatea da.

2017 honetan hamar urte bete dira israeldarrek Gazaren blokeoa hasi zutenetik, bertako biztanleen %80 nazioarteko laguntzaren pentzu utzi duen isolamendua hasi zutenetik, horregatik eremuaren gaur egungo egoera zein den jakin nahi dute EAJko ordezkariek. Horrez gain, gai honen inguruan Nazio Batuen barruan zeintzuk ekimen egiten ari diren ere hurbilagotik ezagutzeko informazioa eskatuko diote UNRWAko zuzendariari, baita Nazio Batuen Ekialde Hurbileko Palestinar errefuxiatuen Agentziak sustatzen dituenak.

Ezagutu Gure Senatariak