Prentsa Aretoa
2017/09/13
Cazalisek tokiaren eta bisitariaren kalitatearen aldeko eredu turistikoa aldarrikatu du Euskadirentzat
Turismoaren plangintza, ordenazioa eta sustapena, zein delituen pertsekuzioa Euskal Autonomia Erkidegoaren konpetentzia direla gogoratu dio PPri.
Jose Maria Cazalisek Talde Popularrak proposatu duen eredu turistikoari aurre egin dio Euskadiren apustua “tokiaren eta bisitariaren kalitatea, eta honek sortzen duen aberastasuna” direla berretsiz. Turismo arloko bozeramaile jeltzaleak errespetua azaldu du gaur egun Estatuan jarraitzen ari diren eredu turistikoa iraunaraztearen alde aurkeztu duten mozioarengatik, baina “ezin da izan, ezta nahi ere, Euskadiko turismoaren hazkunde eredua”, ziurtatu du.
EAJko ordezkariak beste behin ohartarazi du popularren proposamenak “ez duela aintzat hartzen Estatuaren egitura instituzionala, konpetentzia inbasio argia” diren planteamenduak egiten dituelako. Horrela, Gernikako Estatutuak Euskal Autonomia Erkidegoari turismoaren plangintza, ordenazioa eta sustapena egiteko konpetentzia osoa ematen diola gogoratzeaz gain, Cazalisek “delituen pertsekuzioa Euskadin Ertzaintzaren lana” dela azpimarratu du. Azken erreferentzia hau, popularren proposamenaren seigarren puntuaren harira egin du senatari bizkaitarrak, bertan ekintza bandalikoak Gobernu Ordezkaritzen bitartez pertsegitzea iradokitzen duelako. “Gure ustez, hauxe da mozio hau aurkezteko argudio nagusia, gainontzeko puntuekin jantzi baduzue ere”, iritzi dio.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19