Prentsa Aretoa
2017/09/20
EAJren ekimenez, Senatuak zabalik uzten du saregile, neskatila eta paketatzaileen aitorpen ofizialerako haien soldata oinarrizko ogibidea izatea derrigorrezkoa ez izatea
Jose Maria Cazalisek aurkeztutako mozioa aho batez onartu dute eta bere garapena Toledoko Itunean egingo da.
Euzko Abertzaleak Taldeak Senatuko Lan eta Gizarte Segurantza Batzordeak itsasoko langileen aitorpen ofizialerako haien soldata “oinarrizko ogibidea” izatea derrigorrezkoa ez izateko aukera zabaltzea lortu du. Aukera hau zabalik geratzen da Jose Maria Cazalisek itsaso eta arrantzako langileen babes soziala arautzen duen 47/2015 Legearen 10-2 Artikulua ezabatzeko aurkeztutako mozioa onartu eta gero
Batzordeko kide guztien erabakiak Alderdi Popularrak 2015aren amaieran izan zuen jarreraren aldaketa eragin du, Legea adosterakoan derrigorrezko betebehar hau gehitu zuenean nahiz eta Itsasoaren Institutu Sozialak agiri ofizial batean jakinarazitakoaren arabera, derrigortasun hau kenduta omen zegoen testutik. Ekimena Toledoko Itunera joango da orain, bertan erabakitzeko Legetik kenduko duten ala ez erabaki dadin.
Jose Maria Cazalis pozik azaldu da “aurrerapauso” honekin, baina “Toledoko Itunean zer defendatzen den adi egongo” dela ohartarazi du. Senatari bizkaitarrak betebehar hau ezabatzearen garrantzia azpimarratu du beste behin, izan ere, honek sektoreko emakumezkoak sektoretik kanpo utziko lituzke beraien lan baldintzek beste aukerarik ez dutelako uzten eta Araubide Berezi horretatik aterako lituzkeelako. “Kanpo geratuko ziren, ez bakarrik talde honetako kideak, baita ere edozein arrazoirengatik diru sarrera gutxi izango lukeen edozein langile, bai orduka lan egiten duelako, bai galerak dituen autonomoa delako”.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19