Prentsa Aretoa
2017/09/22
Iparragirrek Bilbo-Urduña lineako trenen irisgarritasuna bermatzeko egin duten probaren informazioa eskatu du
Renfek hilabete hasieran Urduñako geltokian probatu dituen plataformek mugikortasun urria duten pertsonen irisgarritasuna bermatuko duten jakin nahi du senatariak.
Maria Eugenia Iparragirrek Bilbo eta Urduña lotzen dituen lineako aldiriko trenetako erabiltzaileen irisgarritasuna errazteko hilabete hasieran Renfek egin dituen proben emaitza zein izan den galdegin dio Sustapen Ministerioari. Idatzizko galderen bitartez, EAJko senatariak tren konpainiak martxoan iragarri zituen lanen jarraipena egin nahi du.
Iktus baten ondorioz mugikortasuna galdu zuen Maria Luisa Goikoetxea urduñarraren adoreak bultzatutako ekimenak, ostean Iparragirrek Senatura eramandakoak, eragin du Renfek sarbidea errazteko plataformak linea horretan probatzea, dena ongi aterako balitz Estatuko aldiriko sare guztira zabaldu ahal izateko. Probetan arazorik eman den jakin nahi du senatariak, eta horrela balitz, Orduñako geltokian irisgarritasuna bermatzeko zein neurri hartzeko asmoa izango lukeen ere galdetu dio Ministerioari.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19