Prentsa Aretoa

2017/09/26

“Kataluniako hiritarren kohesio soziala zaintzeko politika inoiz baino beharrezkoagoa” dela jakinarazi dio Bildarratzek Saenz de Santamariari

EAJko bozeramaileak “elkarrizketa, negoziazioa eta berretsi beharko den akordioa bilatzera” deitu du Madrilgo Gobernuko presidenteordea.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Katalunian sortu den egoerari irtenbidea bilatzeko “politika inoiz baino beharrezkoagoa” dela jakinarazi dio Jokin Bildarratzek Gobernuko presidenteordeari, “batez ere hiritarren kohesio soziala zaintzeko”. EAJko bozeramaileak Madrilgo Gobernuak “erantzukizunen bat izango duela” eman dio aditzera, hain zuzen ere “argi geratu delako lege hutsaren diskurtsoak ez duela balio: ez inposaketa, ez bide judiziala, ezta, jakina, bide penala ez dira soluzioa”.

Joan den astean Kongresuaren Osoko Bilkurak Rajoyren Exekutiboa Katalunian egiten ari den politika errefusatu ondoren, bozeramaile jeltzaleak jokabide kaltegarri hori aldatuko lukeen “keinu txiki bat” eskatu dio Saenz de Santamariari, “keinu positibo, errealista eta zintzoa”. Bildarratzek “zuk duzun borondatearekin bat ez datozen beste borondate batzuekiko gatazka” dagoela jakinarazi dio lehendakariordeari, eta horregatik Kataluniarako “negoziazio baterako elkarrizketa, eta akordioa bilatzea” eskatu dio, “hiritarrek berretsi beharko duten akordioa, hauek euren iritzia emateko beharra dutelako hainbeste sufrimenduren ostean”.

Presidenteordea behin eta berriz legea betetzearen beharraz aritu denez, EAJko bozeramaileak lege betetze hori “zuri ondo datozkizun legeez bakarrik” ari den galdetu dio. “Zergatik esaten diozu ezetz Gernikako Autonomia Estatutuari”, luzatu dio.

Ezagutu Gure Senatariak