Prentsa Aretoa
2017/09/27
EAJk usurpatutako higiezinak jabeei itzultzea erraztuko duten neurri legalak sustatzea ahalbidetu du
Zenbait Taldek transakzionatu duten testu baten bitartez, Senatuak krimen modu berri hau arautzeko legea hobe dezala eskatu dio Gobernuari.
Usurpatu dioten etxebizitza bere benetako jabeei lehenbailehen itzultzea da EAJk gaur Senatuan onartu den mozioan txertatu duen helburua. Bertan, higiezinen usurpazioaren delitua arautzen duen lege markoa hobetzeko asmoa izango duen tramiteak hastea eskatzen zaio Gobernuari. Jokin Bildarratzek azpimarratu duenez, krimen mota berri hau “ez da bazterketa edo muturreko marjinaltasun egoeran dauden pertsonek etxeak okupatzen dituztenekoa, baizik eta erakunde mafiosoek egiten dituztena, etxeetan indarrean sartu eta arautu gabeko etxebizitzen sistema edo sustapenetan egongo bagina bezala eskainiz”.
Bozeramaile jeltzaleak Goi Ganberako Talde gehienek onartu duten mozioari egin dion ekarpenak indartu egiten du higiezinak euren jabeei itzultzeko prozesua “arau-hauste penala egon dela antzematen den lehen unetik”. Legez kanpoko okupazio hau, ordea, “modu sinesgarrian agertu beharko da polizia atestatuan”.
Mozioak prozedura edo epaiketa azkarra edo berehalakoa planteatzen du, legez kanpoko okupazio hauen inguruko auziak azkarrago gara daitezen. Gainera, lege aldaketak gauzatzen ez diren bitartean, dagokien organoetan epaiketa hauek azkar egin daitezen dagozkien neurriak hartzea proposatu da; horrez gain, usurpatutako eraikinak identifikatzeko konpromisoa hartzea ere eskatu da salaketa azkar egin ahal izateko eta Fiskaltzak kautelazko neurriak azkar eska ditzan okupatzaileak etxebizitzetatik berehala ateratzeko.
Estatuko Gobernuari hutsik dauden etxebizitzekin trafikatzen duten mafien kontrako plan berezia egin dezan ere eskatu zaio, horretarako Polizia desberdinen arteko koordinazioa sustatuz, bakoitza bere konpetentzia eremura mugatuz. Familia kalteberen birkokatzea arbitratzeko neurri moduan, okupatzaileak etxeetatik ateratzeko data duten erresoluzio guzti guztiak dagokien zerbitzu sozialetara eramateko derrigortasun legala ezartzea proposatu da.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19