Prentsa Aretoa
2017/10/10
Cazalisek tren erabiltzaileen segurtasuna bermatzeko legea aldatzera presatu du
Senatari jeltzaleak Irune Faustmannen heriotza eragin zuen harrapaketa zerbitzua ematen duena “erantzukizunaz ia aske uzten” duelako froga dela esan du.
Jose Maria Cazalisek tren zerbitzuen erabiltzaileen segurtasuna bermatzeko analisi serioa egin dezan, eta azpiegituren eta legeen beharrezko aldaketak egin ditzan premiatu dio Sustapen Ministroari. “Egungo legediak ez du horrelakorik egiten, izan ere, istripuren bat gertatzen denean, zerbitzua ematen duena erantzukizunaz ia aske uzten duelako”.
Cazalisek 2016ko irailaren 5ean Laudioko Areta geltokian Irune Faustmannen heriotza eragin zuen harrapaketaren inguruan Ertzaintzak egindako ikerketaren ondorioen harira egin dizkio adierazpenok Iñigo De la Sernari. Gobernua kontrolatzeko saioan egindako galderan, marko legal egoki eta zorrotza izatea zerbitzuen hobekuntza eragiteko derrigorrezkoa dela iritzi dio. “Erantzukizunik eta erantzulerik ez dagoenean istripuak saihesteko edo gutxitzeko hobekuntzarik ere ez da ematen, erosoago eta merkeago delako beste alde batera begiratzea neurri zuzentzaileak hartzea baino”, laburbildu du.
Senatariak kritikatu egin du istripuren baten aurrean ‘Kontuz zeharkatzerakoan. Trenak martxan noranzko bietan’ dioten kartelei esker “erantzukizuna beti trenbidean sartu denari, biktimari, egozten zaiola, bestelako arrazoiren bat egon zein ez egon”.
Gainera, EAJko ordezkariak gaitzetsi egin du Laudioko istripuaren ikerketa Ertzaintzak egin behar izan zuela, “legearen arabera, geltoki batean pertsona bat hiltzea ez delako nahikoa arrazoi Renfe, Adif edo Comsari ikerketa bat egitera behartzeko”. Horrez gain, kritikatu egin du trenaren grabatzaile juridikoan beste grabazio batzuk egin zirela istripu egunekoa deuseztatuz Ertzaintzak istripua gertatu eta bi egunetara eskatu zuen arren, eta honek zazpi eguneko grabazioa gorde ohi duen arren.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19