Prentsa Aretoa

2017/10/19

Altsasuko alkateari guardia zibilek baimenik gabe egindako grabazioaren inguruko azalpenak eskatuko dizkio Gallastegik Estatuko Gobernuari

Asteartean egingo den Gobernuaren Kontrolerako saioan, EAJko senatariak joan den astelehenean Javier Ollorekin batzartu ziren Unión de Guardias Civiles sindikatuko kideek izan zuten jokabidea zuzentzat hartzen duen galdegingo dio Exekutiboari.

rss Ezagutzera eman
Altsasuko alkateari guardia zibilek baimenik gabe egindako grabazioaren inguruko azalpenak eskatuko dizkio Gallastegik Estatuko Gobernuari

ARGAZKIA JAITSI

Victoriano Gallastegik Guardia Zibileko zenbait kidek joan den astean Altsasuko alkateari baimenik gabe grabazioa egin izanagatik azalpenak eskatuko dizkio Estatuko Gobernuari. Datorren asteartean egingo den Kontrol Saioan, EAJko senatariak agenteen jokabidea zuzentzat hartzen duen ala ez galdegingo dio Exekutiboari. Javier Ollo astelehenean batzartu zen agenteekin nahiz eta hauek ez zuten horretarako hitzordurik aldez aurretik eskatu udaletxean agertu ziren arte. Unión de Guardias Civiles sindikatuko kideak duela urte bete agente batzuek sufritu zuten erasoaren inguruko erreportaje bat egiten ari ziren komunikabide bateko langileekin zeuden, eta, nahiz eta hauei ez zitzaien utzi bileran egoten, alkatearen baimenik gabe lortutako grabazioa eurenganaino heldu zen.

Ezagutu Gure Senatariak