Prentsa Aretoa
2017/10/21
EAJk 155. Artikulua aplikatzearen aurka bozkatu du “ez dagoelako horretarako inolako arrazoirik”
Senatuko Mahaiko Hirugarren Idazkari den Maria Eugenia Iparragirreren iritziz, Rajoyk “ez du errekerimendurik egin” eta Kataluniak “ez du independentzia adierazpenik egin”.
Maria Eugenia Iparragirrek, Senatuko Mahaiko Hirugarren Idazkari den heinean, Kataluniari 1555. Artikulua aplikatzearen aurka bozkatu du Goi Ganberako exekutiboaren bileran “ez dagoelako horretarako inolako justifikaziorik”. EAJko senatariaren arabera, “Rajoyk momentu baten ere ez dio Puigdemonti errekerimendurik egin”, Konstituzioak exijitzen duen moduan, baizik eta “galdera bat besterik ez du egin eta Generalitateko Presidentak erantzun egin dio”.
Iparragirrek gehitu duenez, Carles Puigdemontek joan den ostegunean luzatu Mariano Rajoyri eman zion erantzunean “argi eta garbi adierazten du ez dela inolako independentzia adierazpenik egin, horregatik, ez dugu inolako justifikaziorik ikusten 155. Artikulua aplikatzeko”.
Estatuko Gobernuak Senatura bidali duen ekimena onartu egin du Mahaiak Alderdi Popularren lau ordezkarien eta Alderdi Sozialistako ordezkari bien botoekin. Kontra agertu den bakarra senatari jeltzalea izan da, eta bide batez EAJ tramitazio osoa zehar erabaki honen kontra agertuko dela jakinarazi du.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19